Open Data Vitoria-Gasteiz - Aplikazioak
Gasteizko Udalaren datu irekien atarian argitaratutako datu irekiak erabiliz garatutako aplikazioak argitaratzea da atal honen xedea, baita datu horiek jabari publikoko dokumentu edo lanetan berrerabili dituztenen esperientziak ere.
Gasteizko Udalaren datu irekiekin aplikazioren bat garatu duten pertsona edo entitateek, nahi izanez gero, espazio hau balia dezakete beren lanari zabalkundea emateko. Horretarako, aski dute Laguntzaile atalean dagoen formularioa betetzea.
Aplikazioak
Papelea
Papelea web-plataforma bat da, erabiltzaileei administrazio ugariren administrazio-prozedurei buruzko informazioa eskaintzen diena, erakunde publikoekiko izapideetan laguntzearren. Papeleak hainbat iturritatik biltzen ditu datuak, besteak beste, datu irekien atarietatik; hain zuzen ere, Gasteizko Udala dago datuak ematen dituzten administrazio horien artean.
TranVit
TranVit aplikazoari esker, Vitoria-Gasteizko garraio publikoaren ordutegiak eskura izango dituzu beti. Kontsulta ditzakezu geltokiko ordutegiak, nondik nora joateko bide egokiena zein den, azken berriak... Aplikazioa ingeles, euskaraz eta gaztelaniaz dago.
- Garatzaile
- Iñigo Ortega. Honako hauek parte-hartu dute: Eloy Ortega, diseinu grafikoan; Laura Calvo, Pilar Bilbao eta José Antonio Ortega, itzulpenetan.
- Deskarga
- Google Play
- Web-aplikazioa: www.tranvit.com/app
- Webgune: www.tranvit.com
Travic
Travic, Transit Visualization Client, mundu osoko makina bat garraio publikotako ordutegiak denbora errealean kontsultatzeko aukera ematen du. Horretarako, Travic-ek geOps-ek egindako software librea erabiltzen du, 650 feeds gora baliatuz (besteak beste, Vitoria-Gasteizek argitaratzen dituenak) eta grafikoki erakusten ditu datuak. Travic Patrick Brosik egin zuen tesian oinarrituta dago (tesia Friburg Unibersitaterakoa izan zen eta "Real-time movement visualization of Public Transit Data" du izenburu).
GEO Vitoria-Gasteiz
GEO Vitoria-Gasteiz mapa-aplikazio bat da, hiriko leku, jarduera eta interesguneak plano batean kokatzea ahalbidetzen duena. Informazio hori hiru euskarritan ikus daiteke: hiriaren plano baten gainean, satelite bidezko argazkian, edo biak uztartzen dituen erliebezko euskarri hibridoan.
- Esteka
- Webgune-aplikazioa
Herritarren postontzia
Gasteizko Udalak Herritarren Postontzia sakelako telefonoan erabiltzeko aplikazioa sortu du. Aplikazio ofizial eta doakoa da, eta Iphone eta Android teknologiadun telefonoetan erabil daiteke.
- Deskarga
- App Store
- Google Play
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.