Taxiei buruzko ohiko galderak

Badut txartelaz ordaintzerik Gasteizko taxietan?
Hiriko taxi askotan ordain daiteke txartelaz. Taxia eskatzean taxilariari edo operadoreari galdetzea komeni da.
Bada taxi egokiturik hirian?
Bai, gainera, legez ezarrita dago eguneko 24 orduetan gutxienez hirian dauden taxien % 5ek egokituak izan behar dutela. Eskatzeko hiriko taxi konpainietara deitu eta zerbitzua erreserbatu dezakezu. Grupo Celedón 945272000 - Radio Taxi Gasteiz 945273500
Ezindua banaiz deskontua egingo didate taxia hartzean?
Ez. Hala ere, bada udal laguntzarik, mugikortasun murriztua duten pertsonek hirian batetik bestera taxiz joateko txartelak eska ditzaten.
Nola jakin dezaket zein den gertueneko taxi geltokia?
Esteka honen bidez ikus ditzakezu taxi geralekuak.
Zer da bono-taxi?
Es una ayuda económica que facilita el acceso a los taxis adaptados. Es para personas con alguna discapacidad en su movilidad. Se tramita en el Instituto Foral de Bienestar Social , en la calle San Prudencio nº 30-Bajo; teléfono 945151015.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.