Itxialdiari familiartean aurre egiteko baliabideak

Gaiak.

Jolasa, eskulana eta artea

Irakurketa eta ipuin-kontalariak

Erlaxazioa eta mindfulnessa

Baliabide hezigarriak

  • "Bitartean, Etxetik Ikasten": Hezkuntza-saio berria, Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk bultzatu, ikasleen hezkuntza-prozesuan laguntzea xede duena, batez ere etxean euskarri teknologikorik ez duten haurrei. Edukiak Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat dira, baina, batez ere, etapa horretako 1. eta 4. maila bitarteko neska-mutilentzat.
  • "Bitartean, Etxetik Ikasten" programako eduki guztiak ETB3n eta eitb.eus-en eskaintzeaz gain, Hiru3ko euskarri digitaletan ere jasoko da ondoren (webgunean, APPan, HBBTV eta Smart TV zerbitzuetan).
  • "Aprendemos en casa" (gaztelaniaz): TVEren saioa, 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendua. Clan eta La 2 kanaletan eskaintzen da, martxoaren 23an hasita.
  • "Aprendo en casa" (gaztelaniaz): Hezkuntza Ministerioaren proiektua. Haur, guraso eta irakasleentzat hezkuntza-baliabideak biltzen dituen webgune bat da (gaztelaniaz).https://aprendoencasa.educacion.es/(Beste leiho batean irekiko da)
  • Euskal Herriko ikasle-irakasleentzako baliabideak: https://www.amarauna.euskadi.eus/(Beste leiho batean irekiko da)

Norberaren burua arlo emozionalean zaintzea

Egunotan, COVID-19tik babesteko hartu ditugun neurriek erabat aldatu gure eguneroko bizitza; horrek guztiak emozio ugari pizten dizkigute guri geuri, eta baita gure seme-alabei ere, artatu eta zaindu beharreko emozioak. Seme-alaben zaintzaz arduratzen diren gurasoek errutina ere goitik behera aldatu da, dela lanari utzi egin behar izan diotelako, dela telelanean ari direlako, dela egoera honek lan-sektore jakin batzuei ohikoa baino lan-zama handiagoa eragin dielako. Horri guztiari, gainera, egunero-egunero, eta 24 orduz, seme-alaben zaintzaz eta eskolako lanen jarraipenaz arduratu beharra gehitu behar zaio. Ez dezagun ahaztu, ezta ere, egunero jasotzen dugun informazio-zama handia, eta, are gehiago, koronabirusak gure senide edo adiskideren bat ko badu, hark helaraziko digun kezka eta ezinegona. Horrenbestez, estresa eragiten duten faktore askoren menpe gaude egunotan, eta, alde horretatik, familia eta pertsona bakoitzak bereak ditu.

Emozio desatsegin asko eragiten dizkigu, bai guri geuri, baita gure seme-alabei ere: urduritasuna, suminkortasuna, ezinegona... Baina, horrez gain, badakigu abagune ezin hobea dela familia giroan askoz denbora gehiago konpartitzeko, maite ditugunak zaintzeko, trebetasun berriak ikasi eta garatzeko, eta familia barruko komunikazioa eta loturak sustatzeko. Horrenbestez, egoera honi erronka pertsonal eta familiarra balitz bezala hel diezaiokegu, koarentena familia ahali eta modurik osasuntsu eta positiboenean pasatzen saiatzen. Ea ba, ea lortzen dugun!

Koarentenari haurrekin era osasuntsuan ekiteko errutinak

Oraingo egoerak familia bizitzaren birformulazioa ekarri du, beste testuinguru batzuetan (ikasketak, lana, aisialdia...) egin ohi ziren jarduera eta betebehar asko etxean egin behar baititugu.

Egoera honek erronka bat planteatzen digu guztioi, familia guztiek egokitu beharrekoa; familia-erronka ugari aldatu beharrean gaude, ezin izango ditugu orain arte egiten genituen zenbait gauza egin, edo modu desberdin batean egin beharko ditugu. Alabaina, egoera hau aukera ere izan daiteke, familia giroan gehiago konpartitzeko, zeinetan lotura afektiboak hobetu eta sendotu, eta familia barruko komunikazioa hobetu.

Informazio gehiago: Koarentenari haurrekin era osasuntsuan ekiteko errutinak. (pdf)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: