Gomendioak Covid-19aren garaietan galdutako pertsona maiteak agurtzeko eta haiengatiko dolurako

  1. Azken egunetan lagundu eta zaintzeko gomendioak
  2. Gomendioak agurraren eta doluaren aurrean
  3. Haur eta nerabeei pertsona kuttunen galerari eta haiengatiko doluari aurre egiten laguntzeko gomendioak

Alarma-egoerak eta egungo osasun-beharrek maite dugun norbait zendu ostean gure oinaze-adierazpenak murriztu dituzte hein handi batean, eta, horrenbestez, oztopatu egiten dute dolu normalizatua egiteko aukera.

Ezabatu egin izan da gure agurren dimentsio soziala, nahiz eta modu arrazoituan, kalte larriagoak saihestearren. Halako une zailetan, eta dolu-prozesua ohikoa izan dadin eta behar ez bezala konplikatu dadila ekiditeko, oso garrantzitsua da gertukoen babesa edukitzea edo gure komunitateak berezko dituen erritualak normaltasun osoz garatzea (gau-beila, erlijio-zeremoniak edo familia giroko erritualak...). Funtsezkoa izaten da lehen unetako jasotako babes emozionala, hainbeste, non erraztu edo konplikatu egin baitezake gerora egin beharreko dolu-prozesua.

Frustrazioa, haserrea, kulpa eta gisako emozioak oso nabariak izan daitezke lehen egun horietan, eta, batzuetan, behar baino gehiago iraun dezakete. Senide baten heriotzari inguruabar bereziak gehitu behar zaizkio, ezin bere ondoan egon eta zaindu ahal izatea, ezin nahi izango genukeen moduan azken uneetan laguntzea... Horrek guztiak desegituraketa fisiko eta psikologikoa eragin diezaguke, egoera traumatiko horri lotuta: takikardia, taupadak, bularreko estutasun-sentsazioa, korapilo-sentsazioa eztarrian edo urdailean, ahoko lehorra, zorabioa, erraz haserretzeko joera, aldarte-aldaerak, egonezina, kontzentratu ezina, errendimenduaren galera, tabako edo alkoholaren kontsumoan gorakada, etab.

Horregatik guztiagatik, aholku sorta bat prestatu dugu, isolamendu eta ziurgabetasun une zail hauek gainditzen laguntzeko, eta oinazea gainerakoekin konpartitu eta adierazi beharra ordezteko beste molde batzuk eskaintzeko, aldi berean gure pertsona kuttunen oroimenean sakontzen ere lagunduko digutenak.

Azken egunetan lagundu eta zaintzeko gomendioak

COVID-19k eragindako pandemia bitartean zenbait neurri hartu behar izan dira, birusaren hedadura ekidite aldera. Neurri horiek gur errutinak aldatu dituzte, eta orain arte ezagutzen ez genuen egoera batera egokitzera behartu gaituzte.

Horren guztiaren eraginez, jende dezentek pertsona kuttunen bat galdu dute, eta galera bera gutxi izango ez balitz, gainera azken egunetan berarekin egon ezina eta, are gehiago, ezin agurtzea eragin dute.

Gaixoaldian pertsona kuttun horri laguntzea eta heriotza oso gertu dagoenean agurtzea oso garrantzitsutzat jotzen dira ondoren dolua egin ahal izateko. Horregatik, egunotan bizi dugunaren antzeko egoeraren batek ez dienean senideei halako bizipenak izaten uzten, galerak eragindako oinazea areagotu egiten da, estutasuna eta ulertezintasuna eraginez

Gida honen bitartez pertsonan kuttunen bat galdu eta haren ondoan egon ezin izan diren familiei hura agurtzeko proposamenak eskaintzen dizkiegu.

Fisikoki gertu ezin egon arren, beti izan zaitezke laguntza handikoa maite duzun horrentzako, eta baita haren zaintzaile nagusiarentzako ere. Egin ditzakezunak.

  1. Deiak edo bideo-deiak egitea, barruak arintzeko edo pertsona kuttunarekin harremanetan jartzeko, halako moduan non bai hura baita zu zeu ere lagunduta sentituko zareten.
  2. Pertsona kuttuna isolamendu egoeran dagoenez gero, harreran eta/edo mezu hori osasun-langileari edo/eta haren zaintzaz arduratzen den pertsonari eman diezaiokezu, hark haren eta zure artean zubi-lana egin dezan. Baita osasun alorreko langileentzat ere, era horretako keinuak lanean bizi beharreko une traumatikoak kudeatzeko modu bat izan daiteke.
  3. Italiako egoeraz ikasi dezakegu; han "Agurtzeko eskubidea" mugimendua sortu da, zeinak harremanetan jartzen baititu gaixoen eta familiaren arteko komunikazioa, bideo-deien bitartez, gaixoak senideengandik agurtu ahal daitezen, edo agurra grabatu, eta geroago bidali agur hori.
  4. Familiak grabatutako audioak edo bideoak bidaliz zuen presentzia eta maitasuna helaraziko diozue pertsona kuttunari. Horrek lagundu egingo dio ospitaleko girotik ihes egiten, eta abagune adeitsuagoekin konektatzen. Lagundu egingo du. Baita, haurrak, desgaitasunen bat duten pertsonak eta zur arduran dauden adinekoak errealitatearen jabe izan daitezen, eta galeraren ostean integratzen lagundu dezaten.
  5. Zure senidea ordurako medikazioa askoren menpe egongo balitz, edo kontzientzia-maila nabarmen galduta, jakizu ukimena eta entzumena direla hautematen ditugun azken zentzumenak; beraz, beti izango duzu audioren bat helarazteko aukera -hura zaintzen duen pertsona do osasun-langilea bitarte-, bertan zure maitasuna edo zuretzako garrantzitsuak direnak adierazteko.

Gomendioak agurraren eta doluaren aurrean

Agur-erritualak galera baten aurrean gure sentimenduak adierazten, bizitzaren gertakariak hurrenkera sinboliko batean kokatzen eta konpartitutako zenbait esangura soziali eraikitzen laguntzen diguten egintza sinbolikoak dira Dolu-prozesua aintzat hartzeko ateak irekitzen dizkigute. Egintza-mota horiek zure zeure oinazearekin harremanetan jartzen lagunduko dizute, baita gertatu dena eta hori bizitzeko duzun modua integratzen ere.

Litekeena da lehen uneetan jendaurrean ezer konpartitzerik nahi ez izatea, edo soil-soilik gertukoenekin eta modu intimoagoan konpartitzea. Eskubide osoa duzu hala jokatzeko; hori bai, jakinarazi egiezu zure gertukoei horrela nahi duzula.

Aurrerago, egoera berezi eta salbuespeneko hau amaitzen denean, izango duzu aukera une honetan nahiko zenukeen zeremonia edo errituala, edo besteren bat. Funtsean, une hori denbora-tarte batean atzeratzea da.

Ordura arte zenbait gauza egin ditzakezu...

  1. Gutun bat idatzi diezaiokezu pertsona kuttun horri, bertan kontatuz nola sentitzen zaren gertatu den guztiarekin, edo emozio jakin bat (gutuna nire amorruari, nire tristeziari) edo beste norbaiti... Poema edo mezuak ere idatzi ditzakezu, pertsona horri berari esango zeniokeenarekin, gurekin balego bezala: oroitzapen positiboak, esker oneko edo barkamena eskatzeko sentimenduak, etab. Beste aukera bat identifikatuta sentitzen garen egileren batek idatzitako testuak biltzea da.
  2. Eguneroko bat idatzi dezakezu, bertan adieraziz egunetik egunera sentitzen duzun oro. Kontatzen eta adierazten den hori egi bihurtzen da, eta galeraren errealitatearen eta prozesuan biziko ditugun aldarteen kontzientzia hartzen lagunduko digu.
  3. Hitzak trabatzen bazaizkizu, marrazteak sentitzen duzuna modu sinbolikoan adierazten lagunduko dizu.
  4. Logelako edo bete gelaren bateko izkin bereziki intimo edo lasairen bat oroitzapen-txokorako prestatu dezakezu. Bertan galdutako pertsonaren edo harekiko duzun harremana sinbolizatzen duen objekturen bat ipini dezakezu. Apaindu ezazu txoko hori gustukoen duzun moduan, lore edo kandelekin, musika ipinita, aulki erosoren bat... Hor izango duzu beti txoko hori, zuk zeuk edo zurekin bizi direnek, beratar joateko: isilik egotera, otoitz egitera, sentitzen duzuna berari adieraztera, zurekin ez dagoen honetan nola sentitzen zaren jakinaraztera, aurrerantzean zure bizia nola imajinatzen duzun kontatzera, beragan gustuko zen zenuen esatera, eta zer ez, zergatik era horretan agur esan behar izan diozuen azaltzeko, baita nola gustatu izango litzaizukeen zuri, hileta eta ehorzketa egin ahal izatea, etab.
  5. Pertsona batzuei lagundu egiten die material grafikoa eta ikus-entzunezkoa biltzea, eta albumak edo dokumental txikiak sortzea, hartara elkarrekin bizi izandako bizi-arrasto konpartitua ondratzeko. Zuk halakorik egin ezingo bazenu, jakizu erabat normala dela denbora-tarte batean halako oroitzapenik ezin ikusi izatea. Pertsona bakoitzak bere dolu-prozesua osatzeko eta horri aurre egiteko modu berezia dauka, eta bakoitzak denbora-tarte handiago edo txikiagoa behar izaten du, nork berea.
  6. Osa ezazu oroitzapen-kutxa bat, eta gorde itzazu bertan pertsona kuttun horren oroitzapenak. Apaindu ezazu kutxa zure nahierara. Iradokizun hau zuk zeuk bakarrean edo beste senide batzuekin batera egin dezakezu, esaterako haurrekin batera.
  7. Eskegi ezazu balkoi, leiho edo ateren batetik pertsona kutun hori gogoraziko dizun edo haren joana sinbolizatuko duen objektu, kartel edo ikurren bat. Tibetar banderaxken xingola egitea proposatzen dizugu, oihal edo paper zatiekin eta soka batekin; banderaxka bakoitzean oroitzapen-mezuren bat idazti diezaiokezu pertsona kuttunari, eta nahigo duzun lekuan paratu. Senide eta lagunek ere parte har dezakete.

AGURTZE-ERRITUAL URRUNEKORIK egin beharra sentitzen baduzu...

  1. Garrantzitsua da bilera bat egitea (birtuala edo telefono bidez egin daiteke), taldekide bakoitzak zer behar duen konpartitzeko; izan ere, zuetako bakoitzaren beharrak desberdinak izan daitezke, eta onena guztien artean zerbait adostea litzateke, bakoitzaren beharrak eta sentimenduak errespetatuz. Helburua zerbait xumea egitea litzateke. Non jende oro gustura sentituko den, non bakoitzak -haurrek, adinekoak eta desgaitasun psikikoren bat duten pertsonek ere bai- zer egin nahi lukeen adierazi dezakeen, hartara senide guztiei integratuta eta babespean sentitzeko aukera emanez garai zail hauetan.
  2. Egizu zeremonia edo elkartze birtual bat: Proposa ezazu elkartze birtuala egitea online plataformaren batean (Skype, Zoom, etab.); horrek aukera emango duzu pertsona-kopuru politt batekin elkartzeko, eta erritual bat egin ahal izateko, non bakoitzak zendutako pertsona sinbolizatuko duen objektu edo esaldiren bat eraman ahalko duen, hartara nahi duena konpartitzeko. Zeremonia hori zure eta zure familiaren neurrikoa izan behar du. Sinestuna bazara, agian zure komunitateko parrokoak edo gidari espiritualak lagunduko dizue urrunetik, bideo-deia eginez, grabazioren bat familiarentzat... Musika-piezaren bat hautatu dezakezue, haurrek eginiko marrazkiekin, argazki eta poemekin apaindu, testu bat idatzi non pertsona zenduarekin bizi izandakoen oroitzapenak adierazi, eta harekiko sentimenduak islatu, kandela bat piztu pertsona kuttun horrentzako hitz batzuk esan bitartean, minutu bateko isilunea egin, etab.
  3. Ez litzateke harritzekoa izango bakartasuna, tristezia, haserrea eta beste emozio batzuk agertzea. Lagungarria izan ezakezu nola sentitzen zaren konpartitzea, alboan dituzun pertsonekin edo beste batzuekin, dela telefono bidez, dela mezularitza-zerbitzuen bidez (WhatsApp) edo sare sozialen bidez. Fisikoki ondoan ez egon arren, zure pertsona maiteak, maite zaiteztenak, laguntzeko prest izango dituzu beti, hain momentu garrantzitsu batean.

EZ DA HARRITZEKOA...

  1. Bakarrik egon nahi izatea. Errespeta ezazu sentimendu hori, baina ez utzi isolatzeraino eramatea. Zur baitan bildu beharra sentitzen baduzu, azal egiezu hori zurekin bizi direnei. Topa ezazu etxean bakarrean lasai egoteko moduko leku bat, eta saia zaitez sentimendu horiek lasaitasunez gainditzen.
  2. Zuretzako garrantzitsuena pertsona kuttunaren galera da, eta ez da batere harritzekoa bakartasun, ulermen eza eta babesgabetasun sentimenduak izatea, zure ingurukoen arreta ezak eraginak. Pentsa ezazu ez dela estimu eza, ezta axolagabekeria ere, baizik eta zure ingurukoek bizi dugun egoera kritikora bideratzen dutela arreta. Denok sentitzen gara ahul eta indarge osasun-alertaren aurrean.
  3. Ziur asko gertuko jendearen deiak jasoko dituzu, doluminak emateko asmoz. Alboan dituzunei laguntza eskatu diezaiekezu, deiak antolatzen laguntzeko, edo deiak hartzeko edo egin dizkizutenei erantzuteko eguneko unerik aproposena erabakitzekoa.

AUKERAN, ZER SAIHESTU BEHAR DA...

  1. Ez egiozu zure buruari gehiegi eskatu arlo intelektualean; izan ere, gur ahalmenak murriztuta daude, garuna emozionalki bahituta dugulako.
  2. Saihestu ezazu burua nahasten dizu oro, irudiak, gertatzen ari denari (COVID-19) buruzko gehiegizko informazioa, min egiten dizkizuten zarata eta esperientziak (indarkeria, negatibismoa, etab...). Bil itzazu zure inguruan lagungarritzat jotzen dituzun objektu, soinu eta irudiak
  3. Ez ezazu erabaki garrantzitsurik hartu, harik eta dolu-prozesuan aurrerago egiten ez duzun, eta birusak eragindako ziurgabetasun sozial eta ekonomiko hobetu ez den arte

LAGUNGARRI IZAN DEZAKEZU...

  1. Ez zure buruari epe ertain edo luzeko helbururik jarri, epe laburrekoak baizikk: batetik dolua bizitzen ari zarelako; bestetik, denok ziurgabetasun egoera batean gaudela. Beraz, saia zaitez egunean-egunean bizitzen, helburu errazak bitarte, horiek barne-egitura eta -koherentzia eskainiko dizute eta. Konfinamenduak iraun bitartean lagungarria da egunero errutina jakin bati jarraitzea: etxean egin beharrekoak, ariketa fisikoa, telebistarako tartak, atsedena, etab.
  2. Zer egin oroitzapen-objektuekin? Har ezazu behar beste denbora pertsona kuttunarenak ziren objektu horiekin zer egin nahi duzun erabakitzeko. Oraingoz, harengandik geratzen zaizun alderdi fisikoa dira, ukitu edo usaindu daitezkeen gauzak, besarkatu ditzakezunak, musu eman... Horiek pertsona kuttunaren oroitzapenarekin fisikoki konektatzen lagunduko dizute, bai eta une honetan bizi behar dituzun emozioak bideratzen ere (tristezia, pertsona haren gogoa...). Utziozu zure buruari une hauetan sortuko zaizkizun emozioekin konektatzen.
  3. Eska ezazu laguntza, behar baduzu. Ez ahaztu lagundu nahian izango dituzula senide eta lagunak, baita nola lagundu asmatzen ez badute ere. Emaiezu laguntzeko aukera, eta esaiezu zer behar duzun. Jar zaitez beraiekin harremanetan, bideo-dei, Skype edo WhatsApp bidez. Beharra sentitzen baduzu, ez zaitez egon beraiek zuri noiz deitu zain; hartu aurrea eta deitu egiezu zuk zeuk.
  4. Egizu erosoen zauden pertsonen zerrenda bat, eta jar zaitez beraiekin harremanetan Skype, WhatsApp, telefono eta abarren bidez... Zerrenda bat baino gehiago ere osatu ditzakezu, aldartearen arabera pertsona jakin bati edo besteri deitu; izan ere, guztiok dugu dohainen bat, bakoitzak berea, eta hortxe izango dituzu pertsona horiek, laguntzeko prest. Jo ezazu beraiengana pattal edo bereziki kezkatuta zaudenean, utziezu laguntzen edo lasaitzen, dan ezazu beren alaitasunetik.
  5. Jo ezazu sare sozialetan dauden babes- eta laguntza-taldeetara. Hein batean isolamendu-egoera gainditzen lagunduko dizu.
  6. Idatz ezazu nola sentitzen zaren. Lasaigarri izan dezakezu idatziz eta ahotsa grabatuz nola sentitzen zaren adieraztea.
  7. Alarma-egoerak iraun bitartean laguntza behar baduzu, harremanetan jar zaitezke telefono bidez gizarte-zerbitzuekin, osasun-zentroarekin, Udaltzaingoarekin... Emozioek gainditzen gaituztenean, ez da erraza pentsatzea, kontzentratzea.... Nahastuta egoten gara...

Haur eta nerabeei pertsona kuttunen galerari eta haiengatiko doluari aurre egiten laguntzeko gomendioak

Nola hitz egin dezakegu heriotzaz gur seme-alabekin?

Txera handiz, eta bihotz-bihotzetik

Maitasun handiz

Elkarrekin egoteko denbora-mugarik batere gabe

Kontu handiz hitz eginez

Itomenik eta trabatu gabe

Gezurrik gabe

Beren mundu emozionala errespetatuz

Itxaroten jakinda

Entzuten jakinda, asko eta ondo entzuten

Egoera zainduaz

Fereka eta laztanak baliatuz

Beldurrik gabe

ETA BETI

EGIA esateko jarrerarekin

El Duelo en las niñas, niños y adolescentes (pdf).

Erabilitako iturriak
  1. "Guía para las personas que sufren una pérdida en tiempos del coronavirus (COVID-19)". Pautas elaboradas por profesionales especialistas en duelo y pérdidas.
  2. "Guía para profesionales de la salud ante situaciones de duelo". Grupo de trabajo sobre atención a situaciones de duelo del II PISMA. Servicio Andaluz de Salud.
  3. "COVID-19: Guía para familiares en duelo". Grupo de Trabajo Psicología de duelo y pérdida de la Delegación de Sevilla de COP de Andalucía Occidental.
  4. "Recomendaciones sobre cuidar y acompañar personas en situación de últimos días y a su familia y/o cuidadores". Sociedad Española de Cuidados Paliativos y Asociación Española de Enfermería de Cuidados Paliativos. www.secpal.com(Beste leiho batean irekiko da)
  5. "Recomendaciones para familiares para la despedida y el duelo ante presencia del COVID 19". Sociedad Española de Cuidados Paliativo. www.secpal.com(Beste leiho batean irekiko da)
  6. "Rituales para un buen duelo". Elaine Childs Gowell.
  7. "Miedos de nuestras hijas e hijos ante la pérdida de un ser querido" Carmen Majón Ortega. VIII Encuentro de escuelas de padres y madres de Vitoria-Gasteiz.
  8. "Explícame qué ha pasado. Guía para ayudar a los adultos a hablar de la muerte y el duelo con los niños". Mario Losantos del Campo fundazioa. www.fundacionmlc.org(Beste leiho batean irekiko da).
  9. "Hablemos de duelo. Manual práctico para abordar la muerte con niños y adolescentes. Mario Losantos del Campo fundazioa. www.fundacionmlc.org(Beste leiho batean irekiko da).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: