Ez gelditu! Prestatu enplegurako! - Enplegua eta prestakuntza

Empleo y formación 3

Jarraitu etxetik prestakuntza jasotzen, lana lortzeko aukera hobea izateko. Vitoria-Gasteizko Udalak jarraitzen du aukera hauek eskaintzen: orientazio profesionaleko zerbitzua, talde-tailerrak, online ikastaroak eta streaming bidezko hainbat ekimen.

Orientazio profesionala

Lana bilatzeko orientazio profesionaleko zerbitzua aurrez aurreko arretara itzuli da. Zerbitzua telefonoz edo posta elektronikoz ere mantentzen dugu.

Informazio gehiago

Talde-tailerrak

Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira. Hurrengo talde-tailerrak streaming bidez egingo dira (zuzenean bideokonferentziako aplikazioen bidez).

Informazio gehiago

Enplegu-zentroa

Lana bilatzeko ordenagailuen espazioa berriz ere martxan jarri da. Ekipoak erabiltzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da.

Informazio gehiago

Prestakuntza streaming bidez

Ekaineko eta uztaileko prestakuntza egokitu egin da streaming bidez egin ahal izateko.

Gai hauek jorratuko ditugu: online merkataritza, sare sozialen erabilera profesionala, 4.0 industriarako eta softwarea garatzeko tresnak,...

Informazio gehiago

Jardunaldi teknologikoak

Ekaineko eta uztaileko jardunaldietan online denda sortzeko oinarrizko alderdiak eta ecommerce eta RRSS plataformak, publizitatea egiteko eta bezeroarekin komunikatzeko, ikasiko ditugu.

Asteartero, ekainaren 2tik uztailaren 14ra, 16:00etatik 17:30era streaming bidez.

Informazio gehiago

Online prestakuntza

Aktibo mantentzen dugu online ikastaroen programazioa. 250 ikastaro baino gehiago honako espezialitate hauetan, besteak beste: administrazioa, enpresaren eta giza baliabideen kudeaketa, merkataritza eta marketina, industria 4.0, kalitatea eta laneko arriskuen prebentzioa, gaitasun pertsonalak, ingurumena, ostalaritza eta turismoa, diseinua (grafikoa, webekoa eta teknikoa), bulegotika, informatika teknikoa...

Informazio gehiago

Aurrez-aurreko prestakuntza

Jarraitzen dugu enplegurako lanbide-heziketako ikastaroak prestatzen,

Enplegurako lanbide-formakuntzarako kurtsoak prestatzen jarraitzen dugu, aurrez aurreko prestakuntza ahal bezain laster berreskuratzeko.

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: