“Hiriko kirol-instalazioak” I. marrazki-lehiaketa

Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak “Hiriko kirol-instalazioak” I. marrazki-lehiaketa deitu du. Kirol instalazioetako abonatu guztiek parte hartu ahalko dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 15era arte da, biak barne.

Oinarriak

1.- Gaia

Gasteizko udalaren edozein kirol-instalazio aukera dezakezu. Esteka honen bidez kontsultatu.

2.- Parte-hartzaileak

Udalaren kirol instalazioetako abonatu guztiek parte hartu ahalko dute. Bost kategoria egongo dira:

  • 0 - 8 urte
  • 9 - 15 urte
  • 16 – 30 urte
  • 30 – 59 urte
  • 60 urtetik aurrera.
3.- Lanak
  • Marrazkia: Din A3 edo Din A4 tamainako edozein euskarritan egin behar dira. Edozein teknika baliatu ahal da margotzeko: akuarelak, collagea, errotuladoreak, baliabide informatikoak, bideografikoak eta abar.
  • Goiburua: Kirol arloko esaldi edo goiburu bat erantsi ahal zaio marrazkiari.

Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta lehendik beste inongo lehiaketatan saritu gabeak.

4.- Parte hartzeko modua

Lana posta elektroniko honetara bidali behar da: boletininstalacionesmunicipales@vitoria-gasteiz.org, eskaneatuta, edo lanari argazkia aterata, eta lehiaketaren izena adierazi.

Parte hartzailearen izen-deiturak, adina, eta harremanetarako telefonoa adierazi behar dira.

Adingabeak izanez gero, horien gurasoek edo legezko tutoreek izenpetutako baimena beharko da.

Sarituen datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko dira; saritutako marrazkiak hezkuntzarako erabili nahi izanez gero haiekin batera datuak ematea izango du helburu bakartzat.

Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu udaletxeko Argibidetarako Bulego Nagusira edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara.

5.- Aurkezteko lekuak eta epea

Lanak boletininstalacionesmunicipales@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar dira, maiatzaren 1etik 15era bitartean (biak barne)

6.- Sariak

Kategoria bakoitzeko marrazkirik originalenarentzat 50 euroko txartel bat, Gasteizko establezimenduren batean kirol material erosteko. Horretaz gain, 50 euroko txartel bat zozketatuko da parte hartzaile guztien artean, Gasteizko establezimendu batean kirol material erosteko.

Era berean, marrazki batzuk aukeratuko egingo dira Gasteizko Udalaren web orrian www.vitoria-gasteiz.org. argitaratzeko.

7.- Epaimahaia

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

  • Osasun eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkariak
  • Osasun eta Kirol Saileko zuzendariak
  • Kirol Zerbitzuko buruak
  • Kirol Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren buruak

edo horiek ordezko izendatzen dituztenak.

8.- Sarien berri ematea eta banatzea

Maiatzaren 30ean emango dira jakitera, udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org) eta maiatzeko kirol-albistegi digitalean, irabazleen izenak eta sari-banaketaren eguna eta lekua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.