Irrati saioak konfinamendu garaietan

Se ve una imagen de un micrófono de radio

Udalaren Haur Eskolen aldi baterako itxialdi eta konfinamendu garai honetan, hezitzaileek harreman pertsonalizatua eta hurbila dute eskoletan matrikulatutako seme-alabak dituzten familiekin, haien egoeraren jarraipen hurbilagoa egiteko eta laguntza eta babesa emateko hain salbuespenezkoa den aldi honetan, denboran luzatzen ari baita eta familia askorentzat oso egoera desberdinak eta aurre egiteko zailak sortzen ari baitira.

Ildo beretik, eta Vitoria-Gasteizko familia guztietara iristeko asmoz, Udalaren Haur Eskoletan matrikulatutako seme-alabak nahiz matrikulatu gabeak izan, lan ildo berri bat irratiaren bidez, Radio Vitoriako "Gaur Magazine(Beste leiho batean irekiko da)" goizeko saioan, Pilar Ruiz de Larrea kazetariak aurkeztuta, eta Onda Cero irratiko Más de uno Álava(Beste leiho batean irekiko da), Susana Marqués kazetariak zuzenduta. Hezitzaileek 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin duten ezagutzan eta esperientzia praktikoan oinarritutako hausnarketak eta hezkuntza-proposamenak eskaintzen dituzten bi gune dira.

Egindako irratsaioak:

  • Apirilaren 6ko saioa

  • Apirilaren 15eko saioa

  • Apirilaren 22ko saioa

  • Apirilaren 29ko saioa

  • Maiatzaren 6ko saioa

  • Maiatzaren 7ko saioa

  • Maiatzaren 13ko saioa
    Ipuinak eta hezkuntza
  • Maiatzaren 14ko saioa

  • Maiatzaren 20ko saioa

  • Maiatzaren 21eko saioa

  • Maiatzaren 27ko saioa

  • Maiatzaren 28ko saioa

Familientzako beste baliabide batzuk

Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak artatzen dituzten bost Haur Eskolen sarea kudeatzen du. Udalaren Haur Eskoletan,hezkuntzan eta funtzio ludikoan oinarritutako Hezkuntza Proiektuaren alde egiten dugu , haurren oinarrizko eskubideak diren aldetik. Haien premia fisiko, kognitibo, emozional eta sozialei modu espezifikoan erantzutean oinarritzen da; eta familiekin lankidetza estuan, haien nortasunaren garapen harmonikoan lagundu nahi dugu, errespetua eta ongizate komuna oinarri hartuta.

Hori dela eta, Udalaren Haur Eskolen funtsezko helburuetako bat da familiaren eta eskolaren arteko harremana bultzatzea, bi hezkuntza eragileen arteko partaidetza eta lankidetza kanalen bidez, Haur Eskolen Hezkuntza Proiektuan islatzen den bezala. Familiei laguntzen diete, trebatzen eta ahalduntzen, beren seme-alabak zaintzeko eta hezteko gai direla senti dezaten.

Ipuinak eta hezkuntza

Maiatzaren 13ko irratsaioa Belén Corralek aurkeztuta

https://www.youtube.com/watch?v=fZpS_s7_2LQ(Beste leiho batean irekiko da)

Zer gertatzen da haurren burmuinean konfinamendu batean?

Vicenç Arnaiz, Psikologian lizentziaduna eta Haur Hezkuntzan aditua.

https://www.youtube.com/watch?v=274oRf33Y_U(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.