Umeen irteera kontrolatuak

Maiatzaren 2tik aurrera, larunbata, 14 urtetik beherako haurrak kalera irten daitezke egunean behin paseoak ematera. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak onartutako apirilaren 30eko SND/380/2020(Beste leiho batean irekiko da) Aginduak aldatu egiten du apirilaren 25eko SND/370/2020(Beste leiho batean irekiko da) Aginduaren 2. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako ordutegia. Horren ondorioz, kalera irtetzeko baldintzak honela laburbiltzen dira:

  • Baimendutako ordutegia 12:00etatik 19:00etara artekoa da, eta puntako orduak eragoztea gomendatzen da.
  • Egunean behin irten ahalko dira, ordubetez, gehienez bizilekuaren inguruko kilometro bateko eremuan.
  • Haiekin batera bizi den heldu arduradun batek edo adingabearen ardurapean dagoen etxeko langile bateklagundurik joan beharko dute une oro umeek. Heldu bakoitza gehienez hiru adingaberekin atera ahalko da, eta horiek kontrolatu ahal izateko moduko distantziara egon beharko dute une oro.
  • Bi metroko urruntze sozialeko neurriak eta osasunaren arloko agintariek ezarritako guztiak errespetatu beharko dira.
  • Ezingo da aire zabaleko haurrentzako jolas-espaziorik (zaburik) erabili, ezta kirol-instalaziorik ere.
  • Erabilera publikoko bide edo espazioetatik zirkulatu ahal izango da, baimendutako naturgune eta berdeguneak barne.
  • Umeak ezingo dira etxetik atera Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte, edo koarentenan badaude.

Osasun Ministeritzaren jardunbide egokien gida(Beste leiho batean irekiko da).

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: