Gazte Klik Klak: gazteentzako argazki eta ikus-entzunezkoen lehiaketa

Gazte Klik Klak 2025 Tetrapack - Gazte Sorkuntza - Sortzen

Gazte Klik Klak 14 eta 25 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzendutako argazki eta ikus-entzunezkoen ekoizpen lehiaketa da.

Lehiaketaren gaia aldatu egiten da urtero. Hamabostgarren edizio honetan, zaporeak izan ditu ardatz, eta dagoeneko ezagutzera eman ditugu lan irabazleak eta hautatuak.

Lan irabazleak 2025

Aurkeztutako 19 lanen artean, epaimahaiak hamar aukeratu ditu erakusketa batean ikusgai jartzeko. Horien artean lau argazki-serie saritu dira:

  • “Nire etxeko zaporeak” - Sua Canga (2000/8/1).
  • “Iragankorraren zaporea” - Nora Lafuente (2007/11/16).
  • “Haurtzaroaren zaporeak” - Louisette Cristine Plazaola (2004/12/15).
  • “Gazte zaporeak” - Jone Carbajosa (2006/8/9).

Gazte Klik Klak erakusketa

Erakusketa urtarrilaren 16tik otsailaren 13ra bitartean, biak barne, egongo da ikusgai LABE Gazte Laborategian.

Saritutako obrez gain, epaimhaiak hautatutako bestelako argazki-serieak ere jasoko ditu erakusketak: “Honek denboraren zaporea du" (Sua Canga), “Mandarina” (Nahia Egaña), “Zeruan eta lurrean” (Nahia Guillén), “Haragi biziko maitasuna” (Jare Morffe) eta “Zapore errealak eta irrealak” (Azahara Sanchez). Era berean, Lucas Palacios, Ander Villareal eta Tasio Olloquiren "Zapore abandonatuak” ikus-entzunezkoa(Beste leiho batean irekiko da) ere aukeratua izan da.

https://www.flickr.com/photos/200934216@N06/albums/72177720330603218(Beste leiho batean irekiko da)

Tetrapack: tutorizatutako sormen prozesua eta erakusketa

Saritutako obra bakoitzeko egileek 400 euroko balea irabaziko dute argazki- eta ikus-entzunezko materialerako. Baleaz gain, irabazleek Tetrapack erakusketa kolektiboaren ekoizpenean hartuko dute parte, gaian aditu diren pertsonen tutoretzapean:

Irati Antia

Irati Antia (Gasteiz, 1994). Diseinatzailea eta artista bisuala da. Bere lanean diseinu grafikoa, marrazkia, argazkigintza eta bideoa uztartzen ditu, ideia kontzeptual eta abstraktuak ikuspegi emozional eta sentikor baten bidez adierazteko. Ikerketa, memoria eta esperimentazio formala uztartzen dituzten proiektuen bidez, bere obra arte garaikidearen eta diseinuaren arteko eremuan kokatzen da, euskal testuinguru kulturalari arreta berezia eskainiz.

Itziar Garaluce

Itziar Garaluce (Gasteiz, 1986). Diziplina anitzeko artista bisuala da, zuzeneko bisualetan eta animazio esperimentalean espezializatua. Zinematografia ikasi zuen CECCn Bartzelonan eta Mexikon garatu zuen bere ibilbidea, Mon Laferte bezalako artistekin kolaboratuz eta Vive Latino eta Lollapalooza bezalako ekitaldietan aurkeztuz. 2016an “El Iglú” proiektuari ekin zion, ikus-entzunezko ikuskizun murgiltzaileak sortuz. Gaur egun, Sociedad Alavesa de Medios Audiovisuales elkartearen buru da, eta elkarlaneko hainbat ikuskizunetan parte hartzen du, Ikimilikiliklik Vol.2, edo BADON kasu.

Rafael Hernández

Rafael Hernándezek (Gasteiz, 1997), Gazte Klik Klak 2022ko irabazleak, komisario eta tutore laguntzaile lanak egingo ditu. "Mesa de dos" agentziaren sortzaileetako bat da, eduki eta marketin agentzia, nagusiki gastronomia sektorera bideratua. Aurretik, "Desde la habita" egitasmoa sortu zuen, ikuspegi inklusibo eta eskuragarriko musika-estudio bat. Proiektuak oihartzun handia izan zuen TikTo-en, musikaren teoriari buruzko eskola didaktikoei esker. Ikus-entzunezkoen espezialista bat da, sormena eta teknika uztartzen dituena eduki eta narrazio bisualen estrategiak garatzeko.

Tutorizazio prozesua 2026ko urtarriletik maiatzera bitartean izango da, eta Tetrapack erakusketa 2026ko maiatzaren 7tik ekainaren 7ra bitartean egongo da ikusgai Amarica aretoan, era horretan Arabako Foru Aldundiarekin historikoki izandako hartu-emanari jarraipena emanez.

Erakusketarako, saritutako lagunen lana eta ibilbidea jasotzen dituen katalogo bat argitaratuko da.

Aurreko edizioetan saritutako lanak

Ikusi Gazte Klik Klak-en argazki galerian(Beste leiho batean irekiko da) 2012tik 2023ra bitartean aukeratutako lan guztiak.

Gainera, youtubeko erreprodukzio zerrendan(Beste leiho batean irekiko da) aurreko edizioetan aukeratutako bideoak eta Tetrapack erakusketaren harira antolatutako hitzaldiak ere ikus ditzakezu.

Gazte Klik Klak-en azken edizioko erakusketaren katalogoa (2022-2023) pdf

Oinarriak

Gazte Klik Klak 2025 - oinarriak pdf

Galderarik?

Deialdiari buruzko edozein galdera argitzeko jo ezazu sortzen@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora, 6895 84 10 telefonora edota @sortzen_vg(Beste leiho batean irekiko da) Instagram kontura.

Sorkuntza gaztea

Gazte Klik Klak Sortzen sorkuntza-programaren parte da eta Laboral Kutxaren laguntza du.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: