Udaleko goi-karguen jarduera-interesen eta ondasunen erregistroa
- Ondare-ondasunen erregistroa – 2019-2023 Udalbatza
(2020/10/30 eguneratua)
- Jardueren erregistroa – 2019-2023 Udalbatza
( 2020/10/30 eguneratua)
Udalkide berrien Interesen Erregistroa eratu da, non TJOALen 75.7 artikuluan (abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 42.7 artikuluak aldarazia), eta Udalbatzaren Araudi Organikoaren 86-89 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Nork deklaratu behar du?
TJOALen 75.5 artikuluak eta Udalbatzaren Araudi Organikoak xedatzen dutenaren arabera, udal ordezkariek eta hautetsi izan gabe tokiko Gobernu Batzarreko kide den edonori dagokio aitorpena egitea "bateraezintasuna sor dezaketen arrazoien gainean eta diru-sarrerak ematen dizkieten zein eman diezazkieketen jarduera guztiei buruz", bai eta "beren ondare-ondasunena eta edonolako sozietatetan dituzten partaidetzena" ere. TJOALen hamabosgarren xedapen gehigarriak zehazten du Udaleko zuzendariak eta estatu izaerako gaikuntza duten toki erakundeetako funtzionarioak behartzen dituela betekizun horrek.
Erregistroen zaintza
Udalbatzako Idazkaritza Nagusiaren zeregina izango da Erregistroak eramatea eta zaintzea. Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiak prestatu dituen ereduak baliatuz aurkeztu beharko dira deklarazio horiek, eta karguaz jabetu aurretik, kargua utzitakoan nahiz adierazitako zer-nolakoak aldatzen direnean (aldakuntza gauzatu denetik 2 hilabete igaro aurretik) egin beharko dira.
Erregistroak irispidean edukitzea
Jardueren Erregistroa publikoa da.
Legezko eta zuzeneko interesa egiaztatu beharko da Ondare-ondasunen Erregistroa inoren irispidean jartzekotan.
Nolanahi ere, erregistroa irispidean jartzeko eskabideak idatziz egin beharko dira; eskatzaileak bere interesa egiaztatu beharko du, eta, informazioa zein Zinegotziri dagokion, hura identifikatu, baita zein agiriren berri jakin nahi duen zehaztu ere.
Bateraezintasunaren deklarazioa
Inongo kasutan zinegotzi kargua izateko bateraezintasunaren kausa edo arrazoirik ez dagoenez, hortaz, udalkide guztiek bete dute dagoeneko Udal berriaren eraketa bilkuran karguaz jabetu aurretik derrigorrez bete beharreko baldintza hori. (Udalbatzaren Idazkari Orokorraren eginbidea).
Lotutako informazioa
- Gardentasun ataria - Antolakuntza politikoa
- Udal Gardentasunaren Indizea - A. Gardentasun aktiboa eta udalbatzari buruzko informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.