Vitoria-Gasteiz, haur eta nerabeei tratu ona ematearen alde

2021eko abenduaren 22an argitaratua

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak haur eta nerabeei tratu ona ematea sustatzeko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi du.

Kanpaina azaroaren 20an hasi zen, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, eta hainbat udal eraikin urdinez argiztatu ziren, umeen ikur den kolorea. "Haien eskubidea, gure konpromisoa" goiburuaren pean, kanpaina abenduaren erdialdera arte egingo da, gizartea haurrei eta nerabeei tratu ona ematearen beharraz kontzientziatzeko. Izan ere, haurrak eta nerabeak Gasteizko biztanleen % 28 dira.

Oinarrizko eta funtsezko arretak (hala nola elikadura, babesa, hezkuntza...) betetzeaz harago doa tratu ona. Tratu ona zainketaren, babesaren, maitasunaren, entzutearen, laguntzaren eta abarren adierazpenak dira, eta horiek haurrei beren garapenean laguntzen diete arlo afektibo, psikologiko, sexual, intelektual, fisiko nahiz sozialean.

Hedabideen bitartez helaraziko zaizkie mezu horiek herritarrei, eta kaleko informazio-panelen, Udalaren bideo-pantailen, sare sozialen eta gizarte-etxeetan eta eraikin publiko nahiz pribatuetan jarriko den informazio-materialaren bitartez. Kanpaina beste erakunde batzuekin eta entitate pribatuekin lankidetzan egin da, besteak beste, Arartekoa eta Baskonia-Alavés Fundazioa.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.