Haur eta Nerabeen Elkargunearen lehen saioa 2021-2022 ikasturtean

2021eko abenduaren 22an argitaratua

Elkargune de infancia y adolescencia

Haur eta Nerabeen Elkargunea 8 eta 14 urte bitarteko haurren parte hartzerako udal-organoa da.

Abenduaren 1ean ikasturte honetako lehen saioa egin genuen Montehermoso jauregian.

Bilerara 40 haur baino gehiago etorri ziren, Abendaño. Santa María de Vitoria, Hogar San José, Paula Montal, Judimendi eta Kalimba partaidetza foroetako ordezkariak hain zuzen.

Parte-hartzaileen aurkezpena egin genuen, 2020-2021 ikasturtean planteatu eta Hobetuz Txiki programan sartutako proposamenak aztertu genituen, eta, amaitzeko, haurren parte hartzeari buruzko lan dinamikak egin genituen taldeka.

Gainera, Peiok eta Andreak, Haur eta Nerabeen Elkargunearen izenean, Gizarte Kontseiluan eta abenduaren 2an egindako Ogasun Batzordean parte hartu dute. Azken bilkura horretan Gizarte Kontseiluaren txostena aurkeztu zen 2022ko aurrekonturako proposamenekin.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.