Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Gasteizko gazte, talde eta elkarteeek beren ideiak eta proposamenak aurkeztu ditzakezue Gauekoak-eko programazioaren barruan eskaintzeko. 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak izan behar dute.
2025eko udaberri-udako programazioan gauzatu nahi diren proiektuak azaroaren 4tik 24ra bitartean aurkeztu beharko dira (biak barne). Epez kanpo bazaude, jarri gurekin harremanetan eta kontaiguzu zure proposamena helbide elektroniko honen bidez: info.gauekoak@gmail.com
Ondoren, 2025eko oinarri-arautzaileak dituzue:
Helburu nagusia gazteek, kolektiboek eta hiriko elkarteek eratutako proiektu poltsa bat sortzea da, eta honen bitartez, Gasteizko aisialdi eta kulturan hiriko gazteen parte hartze aktiboa bultzatzea, Gasteizko Udaletxeko Gazteria Zerbitzuko Gauekoak programazioaren barruan.
Helburuak honako hauek dira:
Gasteizko pertsona fisiko, kolektibo eta elkarteak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Taldean aurkeztutako lanak aintzat hartuko dira batez ere, gutxienez hiru pertsonako taldeetan.
2025eko udaberri-udako programazioan gauzatu nahi diren proiektuak azaroaren 4tik 24ra bitartean aurkeztu beharko dira (biak barne). Hala ere, proiektu poltsa zabalik egongo da etorkizunerako proposamenak egiteko.
Esan beharra dago aurrekontu edo programazio mugak direla eta gauzatu ezin diren proiektuak etorkizunean finantzatu ahal izango direla.
Edozein motako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, betiere eremu hauetako batean oinarrituz:
Gazteentzako eta udalerrirako proiektu erakargarriak izan behar dira.
Proiektu bakoitzak jardueraren garapen-formatu egokiena aurkeztuko du lortu nahi diren helburuak eta nori dagoen zuzendua kontuan izanda. Horretarako, estrategia desberdinak erabili ahalko dira, hala nola, sare sozialak, informazio kanpainak, bisitak, ikuskizunak, topaketak, tailerrak…
Betiere, proiektuak metodologia aktibo, inklusibo eta parte hartzaile baten bitartez gauzatu beharko dira non erritmo desberdinak, lan prozesuak eta hartzaileen ezaugarriak kontutan hartuko diren. Modu honetan proposatutako jarduerak eta metodologiak ezarritako helburuak lortzeko estrategiari erantzun diezaion.
Laguntza ekonomikoaz gain, ‘Gauekoak’ programak beste baliabide batzuk jarriko ditu hautatutako proiektuen eskura:
Proiektuak 2025eko udaberri-udako programazioan gauzatuko dira.
Proiektu bakoitzaren ardura duen erakundeak eginkizun hauek bermatzeko konpromezua hartzen du:
Hau izango da proiektu bakoitzak aurkeztu beharko duen dokumentazioa:
Proiektuak aurkezteak esan nahi du erakunde eskatzaileak berariaz onartzen dituela oinarri hauetan ezarritako eskakizun eta arau guztiak.
Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 4an irekiko da eta 24an amaituko da (biak barne).
Proiektuak pdf formatuan bidali beharko dira, posta elektronikoz, info.gauekoak@gmail.com helbidera, "Gauekoak 2025 proiektuen poltsa" gaiarekin.
Proiektuak egiteko edo eranskinak betetzeko zalantzaren bat izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honetan: info.gauekoak@gmail.com
Proiektuak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
Gehiengo puntuazioa: 100 puntu.
Puntuazio-irizpideak aplikatzetik proiektuen poltsa bat aterako da, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira proiektuak. Behin poltsa eratuta, Gauekoak programaren programazioaren beharrei eta interesei erantzungo dieten proiektuak hautatu eta martxan jarriko dira eskura dauden baliabideen arabera.
Poltsa eratu ondoren, proiektuak abian jarriko dira. Hautatutako pertsona fisikoak eta/edo erakundeak kontratatu ahal izango dira, betiere jarduteko gaitasuna badute, eta gaitasun hori indarreko Sektore Publikoko Kontratuen legerian ezaindarreko Sektore Publikoko Kontratuen legerian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da. Gainera, zerga- eta gizarte-betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
Ordainketa zatikatu ahal izango da, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera, hala nola gauzatze-denbora eta aldez aurreko erreserba-beharrak. Kontratu bakoitzean dagokion modua ezarriko da. Nolanahi ere, faktura aurkeztu ondoren egingo dira ordainketak, teknikari arduradunaren oniritziarekin.
Arduradunek betebehar hauek izango dituzte:
Jarduera amaitu ondoren, Gauekoak lantaldearekin batera esperientziaren balorazioa egingo da.
Nahi baduzu, oinarri hauen inprimatzeko bertsioa deskargatu dezakezu: Gauekoak-en proiektu polsa eratzeko oinarriak 2025
945 16 16 16, 6514 luzapena.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.