Udaltzaingoa - Zer egin, baldin eta... udal garabiak ibilgailua eraman badu

Udaltzaingoa

Hainbat arrazoi daude ibilgailu jakin bat ibilgailuen biltegira eramateko: lapurreta salaketa jaso delako, bide publikoan abandonatuta dagoelako, udaltzainek ibilgetu dutelako, edo gaizki aparkatuta zegoelako. Udaltzaingoak biltegira eramandako ibilgailuak berreskuratzeko tramite jakin bat bete eta garabi zerbitzuaren tasa ordaindu behar da; hala behar denean, gainera beste tasa bat ordaindu behar da ibilgailua Agirrelanda kaleko 8. zenbakian gordeta egon delako.

Lapurreta salaketa izan duen ibilgailua berreskuratzea

Lapurreta salaketa izan duen ibilgailua berreskuratzeko, Gasteizko Udaltzaingoaren ibilgailuen biltegira joen beharko zara. Bertan aztertu ahal izango dituzu ibilgailuak jasandako balizko kalteak, bai eta bertatik zer lapurtu ahal izan dizuten. Hala badagokio, ibilgailua eramateko eta biltegian gordeta izateagatik ordaindu beharreko tasei buruzko informazioa bildu beharko duzu. Ibilgailua eramateko, indarrean dauden agiri hauek aurkeztu behar dituzu:

  • Gidatzeko baimena.
  • Zirkulazio baimena
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela eta IAT.
  • Ibilgailuen derrigorrezko asegurua.
  • Ez bazara ibilgailuaren jabea, haren baimen idatzia.

Abandonatutako ibilgailua berreskuratzea

Dela ofizioz, dela edozein herritarrek eskatuta, Gasteizko Udaltzaingoak abandonatutzat jo dezake leku berean aparkatuta dagoen, matrikula-xaflarik ez duen, edo bere kasa lekuz aldatzea galarazten duen kaltedun ibilgailu oro.

Alkoholemia-tasa gainditzeagatik ibilgetutako ibilgailua berreskuratzea

Udaltzaingoak ibilgailuren bat gidariak alkoholemia kontroletan baimendutako mugak gainditu dituelako, edo frogari uko egin diolako ibilgetu badu, gidariak berriro egin beharko du froga Argiketen atalean, edo ibilgailuaren ardura bere gain hartzeko beste gidariren bat aurkeztu beharko du.

Gaizki aparkatuta zegoelako eramandako ibilgailua berreskuratzea

Gaizki aparkatuta zegoelako, edo TAO gune batean aparkatzeko baimendutako denboraren bikoitza gainditu duelako bide publikotik eramandako ibilgailuak Agirrelanda kaleko 8an berreskuratu behar dira, eguneko edozein ordutan.

Berreskuratzeko, garabiaren zenbatekoa ordaindu behar da, eta hala badagokio, baita biltegian gordeta izatearen trukea ere. Gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzu, indarrean daudelarik:

  • Gidatzeko baimena.
  • Zirkulazio baimena
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela eta IAT.
  • Ibilgailuen derrigorrezko asegurua.
  • Ez bazara ibilgailuaren jabea, haren baimen idatzia.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.