Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Vitoria- Gasteiz, azken 50 urteak, adinekoen istorioak eta bizipenak (Belaunaldien artekoa)
2024-2025 Ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea
Deskribapena
Gure hiriko adinekoak aldaketa handi eta garrantzitsuen protagonista eta lekuko izan dira. Horietako batzuek Gasteizen aldaketa ikusi dute bertatik bertara: hiri txiki eta tradizionala izatetik, hiri modernoa izatera, etengabe hazten ari dena. Beste batzuei beren jaioterrietatik Gasteizera etortzea egokitu zitzaien. Eta baita frankismotik demokraziara ere.
Testu-liburuek ez dutenez halako bizipenik jasotzen, zuzen-zuzenean bizi izandako esperientziak kontatuko dizkiete adinekoek gazteei, beren testigantzen bidez, gaur ezagutzen dugun Gasteizera ekarri gaituzten gertakariak ezagutze aldera.
Balioak
Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.
Helburuak
- Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea.
- Adinekoen kultur ibilbidea, jakintza eta bizi-esperientziak balioestea.
- Hiriaren historiaren zati bat ezagutzea, garai haietan protagonista izan zirenen eskutik.
- Adinekoek zein gazteek elkarrekiko dituzten estereotipoak besteekiko dituzten estereotipoak apurtzea.
- Gazteak adineko horiek beraien adinekoak zirenean bizi izandakoekin identifika daitezela sustatzea.
Hartzaileak
DBH (1. 2. 3. eta 4. mailak).
Antolamendua
- Lekua: Ikastetxea eta BIZAN.
- Egutegia: 2025ko urtarrilatik maiatzera
- Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken, ostegune eta ostiraletan, ordutegi ezberdinetan.
- Iraupena: ordu bata, saio bakoitzak 2 saio
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: Gaztelania
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
- Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
- Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazio gehiago
- Harremanetarako: Gemma Vidán.
- Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila.
Pablo Neruda kalea, 7 - 01009.Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 161731 / 161582
- Posta elektronikoa: gvidan@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.