BIZANen adin desberdineko pertsonen (adinekoak, helduak, gazteak eta haurrak) arteko harremanak eta jarduerak sustatzen dira, honako hauen bidez:
Adineko pertsonen taldeak, begirale batek lagunduta, edukiak eta materialak sortzen eta jarduerak dinamizatzen, eta gero haur eta gazteekin partekatzen dituztenak.
2024-2025 denboraldiko egitarauan lantegi hauek eskaintzen dira:
Lantegi horietako batzuk hiriko ikastetxeei eta eskolaz kanpoko beste talde batzuei eskaintzen zaizkie, Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren bidez:
BIZANen parte hartzen duten adineko pertsona-taldeen eta hiriko auzoetako ehun asoziatiboko entitateen lankidetzaren bidez sortzen diren ekimenak.
Jarduera horiek:
Auzokanta, Lakua-Arriaga auzoan
Belaunaldien arteko jarduerei buruzko informazio gehiago ikus dezakezu hileko agendan.
BIZANen hileko jardueren eta urteko ikastaro eta tailerren eskaintzaren zati bat adinekoei zuzenduta dago, baina irekita beste adin bateko jendeak ere parte har dezan eta goza ditzan.
BIZANek belaunaldien arteko harremanen aldeko apustua egiten du zenbait jardueratan, hainbat belaunalditako pertsonen arteko interakzioa, ezagutzaren transferentzia, trukea eta lankidetza sustatzeko asmoz.
Espazio horietan parte hartzen dutenek adin-talde guztientzat onura indibidualak eta sozialak dakartzaten esperientziak partekatzen dituzte.
Belaunaldien arteko harremanek adinkeria (adinari lotutako estereotipo negatiboak) murriztea sustatzen dute, eta gizarte-bizikidetzaren aldeko balioak sustatzen dituzte.
BIZANek belaunaldien arteko hezkuntza-ekintza bermatuko duen esparru bat sortzeko lanean dihardu. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu gara, Amaia Egigurenen ikerketa-lanen bidez.
Nabarmentzekoa da Belaunaldiak hurbilduz elkarren ondoan: belaunaldien arteko esperientzien alorrean Gasteizko Udalak egin duen apustua nabarmenduz azterlana.
Bertan, batetik, aztertutako belaunaldien arteko esperientzien oinarriak aurkezten baitituzte, eta, bestetik, belaunaldien arteko jardunbide egokiak identifikatzen, horrelako esperientziak oinarri arrazoitu batetik sustatzeko asmoz.
Azterlana aurkezteko bideoa ikusi(Beste leiho batean irekiko da)
Proeiktu gehiago
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.