Aldaketak TUVISAko lineetan irailaren 16tik aurrera
2024ko irailaren 10ean argitaratua
Jarraian, 2024ko irailaren 16an TUVISAren lineetan ezarriko diren aldaketa nagusiak zehazten dira.
1. linea.- Zirkularra
Ordutegi berriak larunbatetan: Amaierako geltokietako irteerak puntualagoak izateko.
3. linea.- Betoñu – Goikolarra eta 9. linea Gamarra – Goikolarra
Maiztasun handiagoa goikolarran:
Goikolarrarako zerbitzua areagotuko da, gaur egungo eta etorkizuneko auzoaren hazkundeari erantzuteko. Horretarako, 3. eta 9. lineetako autobusen koordinazioa aldatuko da, auzo berri horretara bidaia gehiago iristeko eta ibilbidean Asparrena kalea barne hartzeko.
Maiztasuna, gaur egun, 20 minutukoa da lanegunetan, eta aurrerantzean 10 minutukoa izango da.
Aldaketak lineen izenean:
Arelegi auzo-elkartearen eskaerari erantzunez, 3. eta 9. lineen izenak aldatuko dira Goikolarra auzo sortu berria barne hartu dadin. Hala, 3. linea, orain arte Betoñu – Zumakadi izenekoa, Betoñu – Goikolarra deituko da. Halaber, 9. linea, orain arte Gamarra – Zumakadi izenekoa, Gamarra – Goikolarra deituko da.
Aldaketa Duranako ibilbidean
Duranan dauden bi geltokiak bateratuko dira, 9. linean abiadura komertziala areagotzeko.
Geltoki berria Asparrenan
Laster, geltoki berri bat jarriko da Bustaldea kalearen bidegurutzean, handitzen ari den Goikolarrako eremuari zerbitzu hobea emateko.
5. Linea - Salburua – Elejalde:
Luzapena eta geltoki berriak Arkaiaten
Orain arte, Brusela hiribidea / Elorriagako atea geltokian zegoen 5. linearen ekialdeko muturra. Linearen tarte hori luzatu egingo da Arkaiatetik ibilbidea osatu arte, Gabriel Martínez Aragón kalean. Hala, igotzeko eta jaisteko 2 geltoki berri sortuko dira Brusela hiribidea eta Elorriagako kontzejuaren eremu urbanizatua lotzen dituen bidearen parean.
6. linea.- Zabalgana – Arkaiate
Geltoki berria:
Laster geltoki berri bat jarriko da Madril kaletik Done Jakue hiribiderako igoeran (erdialderako norabidean).
7. linea - Borinbizkarra – Salburua
Ibilbide berria Bake kalera arte:
Linearen zati bat tranbiaren egungo ibilbidearekin bat zetorren, Salburuko bulebarrean. Hori saihesteko, ibilbidea aldatu da.
Hala, linea hori Bake kalera iritsi eta bertan hasiko du ibilbidea Posta eta Olagibel kaleen arteko geltoki berri batean, eta horrela, zerbitzu hobea eskainiko du Santiago Ospitalearen eta El Corte Inglés inguruan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.