Go figure

  • 2024/12/12
  • 19:30 - 20:20
  • Felix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea)
  • Publiko guztiak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik.

Go Figure lanaren jatorria nolabaiteko dibertsitate funtzionala duten gorputzen bestelakotasunak haien izaera adierazten eta indartzen duen espazio baten bilaketa da; horren inguruan batu ziren Shmuel Dvir Cohen eta Tomer Navot dantzariak. Afekzio neurologiko jakin bat konpartitzen dute biek ala biek, distonia izenekoa, zeinaren ondorioz muskuluak borondatez kontra uzkurtzen zaizkien.

Prozesu horretan Sharon Fridman koreografoak lagundu die; Fridman INA izeneko mugimendu-praktika baten sortzailea da, zein kontaktu-, laguntza- eta oreka-akordio berrien bilaketan oinarritzen baita. Hartara, Go figure beste gorputz batzuen funtzionamendua eta erritmo- zein mugimendu-patroiak ezagutzeko gonbidapena da.

Orain arte egin duen ibilbide oparoan, Fridmanek hainbat sari jaso izan ditu.

Go figure lanean, gorputza aukera-mapa bihurtzen da, betiere bere desberdintasunetik abiatuta, arnas hartzen eta gainerako gorputzekiko duen desberdintasuna mugimenduan jartzen duenean. Eta, hara, hortxe izango da bene-benetan aske.

Sarbide mota

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)

18 euro. Deskontuak.

Ez dago abonamenduen salmentarik, sarreren salmenta baino ez.

Sarreraren aurreko salmenta: irailak 23, 24 eta 25.

Ohiko salmenta:

Irailaren 26 tik urriaren 1era arte: 945 161045 bakarrik telefonoz (osteguna eta ostirala 16:00etatik 18:00etara eta larunbata 11:30etatik 13:30etara) eta online.

Urriaren 1etik aurrera:

Udal Antzoki Sareko lehiatila Turismo Bulegoan egongo da (Espainia Plaza 1), asteartetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 11:30etik 13:30era.

Gizarte etxeetako lehiatiletan ikuskizuna baino ordu bat lehenago.

Telefonoz 945 161045, lehiatilaren ordutegian.

Online: www.principalantzokia.org(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

Artistak: Shmuel Dvir Cohen, Tomer Navot

Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman

Zuzendaritza eta ekoizpen laguntzailea: Tamar Mayzlish

Música original: Noam Helfer

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.