Neguko programazioa Oihanederren
2021. urtea hastearekin batera, Oihaneder Euskararen Etxeak neguko programazioari irekiko dizkio ateak. Aurreko hilabeteetan oihanedertarrek erakutsi duten kultura gosearen erritmoari jarraituta, 25 jarduera baino gehiagoz osatutako programazioa eskainiko da, beti bezala, gustu eta diziplina guztientzako erabiltzaileen gozagarri: ikuskizun, musika, erakusketa, film, ikastaro eta jardunaldiak, besteak beste. Ohiko ziklo eta jarduerez gain, martxora bitarteko hilabeteetan 3 berrikuntza dira nabarmentzekoak: "Hiruerreketa: euskararen arte-urak" erakusketa, Ahoskera Laborategia eta TopAraba.
Aipatu behar da Oihanederren webgunea izango dela informazio iturri zehatza: eguneratuta egongo da, behin betiko informazioa emango du, eta pandemia egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira. Bestalde, pandemia honek eragindako neurriak betetzen jarraitzea beharrezkoa da (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola...).
Aldez aurretik izen-ematea
Honi lotuta, neguko programazioko jarduerak doakoak diren arren (ikastaro eta jardunaldiak izan ezik), gonbidapena aurrez eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita (oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita, telefonoz eskatuta (945 161830) edota Bibe plataformaren bidez). Ikastaro eta jardunaldietan izena eman behar da.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.