Udazkeneko programazioa Oihanederren: ikasturte berriari, kultura opari!

Oihanederrek jarduera eskaintza zabala antolatu du udazkenean. Denboraldi berri hau urriaren 5ean hasi eta abenduaren 23ra arte luzatuko da, eta, aldi horretan, mota askotako jarduerak antolatuko dira, publiko ezberdin ugari euskal kulturara erakartzeko asmotan: kontzertuak, antzezlanak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, familia-jarduerak, ikuskizunak, filmak, deialdiak... Oihaneder Euskararen Etxea prest dago ikasturte berri honetan Montehermosora hurbiltzen den edonori kultura oparitzeko.

Askotariko programazioa

Oihanederren udazken honetarako lehiatu den programa oso anitza da eta oraindik hazten ari da, aurreikusitako jardueraren bat erabat ixteko lanean jarraitzen baita.

Udazken honetan, Garatu, TopArabaren eta Batera (laugarren ediziora iristen dena) programen deialdiak datoz; filmak (Hirugarren emaztea, Loving Vincent, Nevia) eta dokumentalak (Red Bay, Margolan bat oparitzen didazu, Agur esatea) ere egongo dira; eta baita mintzodromoak, familia jarduerak, aurkezpenak, antzezlanak (Ogiak hizketan baleki), ikastaroak, lehiaketak, erakusketak eta kontzertuak ere (Keu Agirretxea, Laize MC eta Abereh, Andre Garcia Trio, Leire Etxezarreta eta Alaitz Artola...). Oihanederren webgunea(Beste leiho batean irekiko da) behin betiko informazioarekin eguneratuta egongo da, datak hurbildu ahala.

Aldez aurretik izen-ematea

Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantzia…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko direla jarduera guztiak, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko direla jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.

Jarduera guztiak doakoak dira baina gonbidapenak aurrez eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita: telefonoz (945 161830), oihaneder@oihaneder.eus e-posta erabiliz, edota Bibe(Beste leiho batean irekiko da) plataformaren bidez.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.