Herritarrek parte hartzeko prozesua, Gasteiz berraktibatzeko - Txostena

Reactivación VG

Gizarte-Kontseiluaren txostena, Gasteiz suspertzeko prozesuaren ondorioei buruzkoa

Gasteiz berraktibatzeko prozesua egin ondoren, partaidetzako udal-organoetan egindako bilkuretatik ateratako ondorioekin txosten bat (pdf) egin da.

20 eztabaida-bilera egin dira elkarguneetan eta auzoguneetan, baita Udal Eskola Kontseiluan ere. Guztira, 422 pertsonak parte hartu dute, (% 46 gizonak eta % 54 emakumeak), udal-teknikariak eta ordezkari politikoak kontuan hartu gabe, 124 erakundetako 195 pertsonak parte hartu dute, eta 32 pertsona bertaratu dira beren kabuz.

Prozesuari buruzko ondorioen txostena bi ataletan antolatu da: diagnostikoa eta proposamenak.

Pandemiak sortutako egoeraren diagnostikoa
  • Informazio eta komunikazio instituzionalik eza
  • Administrazioak eman gabeko zerbitzu publikorik eza
  • Eten digitala
  • Ondorio psikologikoak
  • Erantzun instituzionalak: ez dira gardenak izan eta ez dituzte kontuan hartu gizarte-eragileak
  • Pertsona nagusien kolektiboaren zaurgarritasuna
  • Etxeko indarkeria
  • Itxialdiak haur eta nerabeengan izan dituen ondorio negatiboak
  • Eragin handiagoa kolektibo zaurgarrietan, eta desberdintasuna handitzea
  • Etxebizitzari dagokionez
  • Hezkuntza arloan detektatutako arazoak
  • Atzerakada kulturaren garapenean eta euskararen sustapenean
  • Mugikortasunaren eta hiri-antolamenduaren arloetan hautemandako arazoak
  • Hiritarren segurtasun arloan detektatutako arazoak
  • Ondorio negatiboak animaliengan
  • Krisi ekonomikoa eta enplegua suntsitzea
Hautemandako arazoei aurre egiteko proposamenak

Txostenean "300 proposamen baino gehiago..." izeneko dokumentu bat erantsi da, egindako 20 bileretan egindako proposamen guztiekin.

Gizarte-kontseiluaren txostena, Gasteiz suspertzeko egin den partaidetza-prozesuaren ondorioei buruzkoa (Dokumentu osoa, pdf formatean) (Bideoa(Beste leiho batean irekiko da))

Sailen erantzuna

Gizarte-kontseiluaren txostenaren ondoren, inplikatutako sailek erantzuna eman dute. Ikusi

Gizarte-kontseiluaren txostenari erantzuna, Gasteiz suspertzeko parte-hartze prozesuaren ondorioei buruz (Dokumentua pdfan, gaztelaniaz).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: