Zure txakurra, zure ardura: hirian, txakurra beti lotuta

Txakurak, lotuta

Udal-ordenantzek ezartzen dutenez, oro har, txakurrek kate, uhal edo beste sistema egoki baten bidez kontrolatuta eta lotuta egon behar dute, gehienez ere bi metroko luzerakoa, bide, parke eta leku publikoetan. Animalia askeak propio horretarako ez diren lekuetan edukitzea arau-hauste arin bat da, eta 750 eurora arteko isuna zigortuko daiteke.

Eta nora eraman dezaket txakurra solte?

Gasteizko Udalerrian Animaliak Babesteari eta Edukitzeari Buruzko Ordenantzari jarraituz, arriskutsu izan daitezkeen txakurtzat jotzen ez direnak aske ibili ahal izango diren lekuak zedarrituko dira dekretu baten bidez (arriskutsu izan daitezkeen txakurrak beti joan beharko dute lotuta). 2017ko urriaren 9ko Alkatetzaren Dekretuak txakurra solte eraman daitekeen eremuak ezartzen ditu, bai eta salbuespenak ere (funtsean, ingurune berde oso erabiliak).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.