Museoen programa - 2020ko uda

Noiz
Hasiera eguna: 2020/07/07, hasiera ordua (gutxi gorabehera): 11:30, amaiera eguna: 2020/08/29, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 12:45
Deskribapena

Collage museos

Bisitaldi horietan museoetako ibilbideak eta egoera berrita egokituko diren jarduerak egingo dira. Ez da material berrerabilgarririk edo partekaturik egongo, eta kanpoko espazioen erabilera lehenetsiko da.

Programa bisita aktiboak eta komentatukoak konbinatu ahal izateko egituratzen da. Astebetean, museo guztiak ezagutu ahal dira.

UZTAILA

Bisita aktiboak, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat (6 urte beteta).

  • Noiz: uztailaren 7tik (asteartea), abuztuaren 1era (larunbata).
  • Ordutegia: 11:00etatik -13:00etara.
  • Informazioa eta erreserbak: Museo bakoitzera deituta eman beharko da izena. Talde txikiak, 10 parte hartzaile.
  • Garrantzitsua: Parte hartzaile bakoitzak honakoak ekarri beharko ditu: maskara, estutxea: arkatza, koloretako arkatzak, goma, guraizak eta itsasgarria.

Arte ederren museoa - asteartea eta ostirala. Izena ematea: 945 18 19 18.

Arma museoa - asteazkena. Izena ematea: 945 18 19 25.

Natura zientzien museoa - osteguna. Izena ematea: 945 18 19 24.

BIBAT arkeologia eta Fournier karta museoa - asteartea eta ostirala. Izena ematea: 945 20 37 07.

Komentatutako bisitak, familiei eta helduei zuzendutakoak.

  • Noiz: uztailaren 7tik (asteartea), abuztuaren 1era (larunbata).
  • Ordutegia: 12:00tatik - 12:45tara.
  • Informazioa eta erreserbak: Museo bakoitzera deituta eman beharko da izena. (Plaza libreak badaude bisitak hasten diren unean, pertsona gehiagok parte hartu ahal izango dute, ezarritako kopurua bete arte). Talde txikiak, 5-10 pertsona museoaren arabera.
  • ** Asteko programa horri gehitu behar zaio aurrez hitzordua eskatuta bisita komentatuak egiteko aukera, larunbat goizetan, telefonoz deituta eta dagoen erabilgarritasunaren arabera**.

Arma museoa - asteartea. Izena ematea: 945 18 19 25.

Arte ederren museoa - asteazkena eta osteguna. Izena ematea: 945 18 19 18.

Natura zientzien museoa - asteazkena. Izena ematea: 945 18 19 24.

BIBAT arkeologia eta Fournier karta museoa - osteguna eta ostirala. Izena ematea: 945 20 37 07.

Iruña-Veleia - larunbata. Izena ematea: 618 539 353.

Ordutegiak egokitu dituzte, familiek irteera bat antolatu ahal izan dezaten: umeek bisita aktiko batean parte hartu ahal izando dute, eta helduek, aldiz, bisita komentatu batean, hurbil dagoen museo batean edo museoan bertan (BIBATen kasuan).

ABUZTUA

Komentatutako bisitak, familiei eta helduei zuzendutakoak.

Con alternancia diaria entre todos los museos. Las condiciones de aforo, higiénicas... serán las mismas que se han detallado para el mes de julio.

  • Noiz: abuztuaren 11tik abuztuaren 29ra.
  • Ordutegia: 12:00tatik -12:45tara.
  • Asteartea: arte ederren museoa - 945 18 19 18.
  • Astezkena: BIBAT arkeologia eta Fournier karta museoa - 945 20 37 07.
  • Osteguna: natura zientzien museoa - 945 18 19 24.
  • Ostirala: Arma museoa - 945 18 19 25.
  • Larunbata: Iruña Veleia - 618 539 353.

MASKARA ERABILTZEA NAHITAEZKOA DA. MUSEOEK EZ DUTE MASKARARIK EMANGO.

BISITA GUZTIAK DOAKOAK IZANGO DIRA.

(Baldintzak alda daitezke osasun baldintzak aldatuz gero).

Arabako museoen hezkuntza programa - 2020ko uda

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.