Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA hirigintza-sozietateak lursail-multzo bat dauka (bizitegirako zein tertziarioak), Salburua, Zabalgana, Aretxabaleta-Gardelegi eta Esmaltaciones inguruetan banatuta.
Bizitegirako 19 lursail dira, Babes Publikoko Etxebizitzak, etxebizitza libreak eta tasatuak eraikitzeko, horietatik 18 altuerako eraikuntzarako, eta bat etxebizitza familiabakarrak egiteko. Denak zatikatu daitezke, hala behar izanez gero. Indarreko plangintzaren arabera, guztien artean 1.500 etxebizitzatik gora eraiki daiteke, tipologiaren arabera honela banatuta:
Erabilera soilik tertziarioko 3 lursail daude: bat Salburun (gehieneko aprobetxamendua 3.452 m²) eta beste biak Zabalganean, 5.000 m² eta 3.100m²-ko gehieneko aprobetxamendudunak, hurrenez hurren.
Hauxe da lursailen zerrenda, bakoitzaren planoak eta ezaugarrien xehetasunekin:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.