Gizarte-etxeak hiriko auzoetan banatutako udal ekipamenduak dira. Bertan kultur, kirol eta prestakuntza zerbitzuak, programak eta jarduerak nahiz izaera soziokomunitarioa dutenak (terminoaren zentzurik zabalenean) eskaintzen zaizkie herritarrei, bai eta informazioa eta gizarte arreta ere, integrazioa eta parte hartzea oinarritzat hartuz.
Haren egitekoa da herritarrei elkartzeko, informatzeko, prestatzeko, orientatzeko eta aisialdirako leku irekiak ahalbidetzea, aisialdiko ohitura osasungarriak sortzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
Zeregin hori betetzeko, zerbitzu, programa eta jarduerak diziplina anitzetan eskaintzen dira. Elkarte, talde edo erabiltzaileei zuzenduta daude.
Lau dira gizarte etxeen helburuak:
2022 | 2021 | 2020 | 2019 | 2018 | 2017 | 2016 | 2015 | 2014 | 2013 | 2012 | 2011 | 2010 | 2009 | 2008 | 2007 | 2006 | 2005 | 2004 | 2003 | 2002 | 2001 | 2000
Gizarte etxeak Kirolguneak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.