Lantegia: "Gure seme-alaben hazieraz eta hezkuntzaz arduratzen den aitatasuna eraiki"
Hartzaileak
Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Haurreskolak Partzuergoaren haur eskoletako 0 urtetik 3 urtera bitarteko haurren aitak edo tutoreak diren gizonei. Plaza librerik egonez gero, Haur Eskoletan matrikulaturik ez dauden 0 urtetik 3 urtera bitarteko haurren aitek edo tutoreek ere parte hartu ahal izango dute.
Zortzi saio otsaila-martxoan
Lantegiak bi orduko zortzi saio izango ditu. Otsailaren 8tik martxoaren 29ra izango da lantegia (bi egun horiek barne), astearteetan, 18:30etik 20:30era.
Lekua
Salburua Gizarte Etxea (erabilera anitzeko bigarren aretoa).
Lantegiaren edukiak
Gizonak eta zaintza: gure aiten ondarea
- Zaintzaren kontzeptu zabala.
- Kultura-egokitzapenak eta aiten zaintza-aukerak.
- Aitatasuna eta maskulinitatea gure familian eta ingurune hurbilean.
- Aitatasunaren eragina balioen transmisioan.
- Erantzukizuna.
Zama mentala
- Jaiotzaren ondoren, etxekoen antolamendua.
- Zereginen banaketa ala erantzunkidetasuna?
- Zeregin ikusezinak.
Haurtxoen beharrak eta aitaren eginkizunak
- Behar fisiologikoak.
- Behar afektiboak.
- Loturak.
- Aitak, hazkuntzan protagonista.
Kudeaketa emozionala eta aiten eta seme-alaben arteko lotura
- Aitak emozioen munduaren aurrean.
- Emozioak eta sentimenduak antzematea eta adieraztea.
- Lotura eta haren lanketa.
Erantzunkidetasuna eta autoerrealizazio pertsonala
- Denbora kudeatzea eta erabakiak hartzea.
- Lan produktiboa vs lan erreproduktiboa.
- Etxeko zereginak.
- Gure seme-alabei balioak transmititzea.
Dinamizatzailea: Edu Portilla Nájera, On:Giz elkarteko berdintasunerako sentsibilizazio-teknikaria.
Izen-ematea
Izena eman daiteke bai eskolahh@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz bai ondorengo estekaren bidez:
Kontaktua
Gasteizko Udalaren Hezkuntza Zerbitzua.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.