21 Zabalgunea - Lokalak alokatzeko programa, erosteko aukerarekin

21 Zabalguneak Erdi Aroko hirigunean eta Salburua eta Zabalgana auzoetan jabetzan dituen zenbait lokal alokairuan esleitzea (erosteko aukerarekin) onetsi du. Orotara 64 areto dira: 19 Erdi Aroko hirigunean daude; 22, Salburuan, eta 23, Zabalganean. Merkataritza- eta zerbitzu-jarduera berriak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei eskainiko zaizkie, arrisku ekonomikoa gutxitzea ahalbidetuko dien sistema batez, eta enpresa-proiektuaren hasieran negozioaren bideragarritasuna neurri handiagoan bermatuz.

Errentamenduak gehienez ere zazpi urte iraungo du. Lehenik bi urteko kontratu bat sinatuko da, eta gerora, bost bider berritu ahalko da kontratua, urtez urte, gehienez zazpi urteko epea bete arte.

Lokalen kokapena

Horrela egin nahi dio aurre Gasteizek Erdi Aroko hirigunean jarduera ekonomikoa berreskuratzeko erronkari; orobat, hiriko auzo berrietan negozioen ezarpena sustatu nahi da, gertuko merkataritzak presentzia nahikorik ez duen inguruetan lekua irabaz dezan.

Oraingo egoera ekonomikoa kontuan izanik, baita merkataritza-azalera handien ezarpena eta online erosteko eredu berrien hedapena ere, Gasteizko Udalak txikizkako jarduera ekonomikoak sustatu eta bultzatu beharra du, gertuko merkataritza eta zerbitzuen eskaintza bermatuko baitute; hain zuzen ere, helburu hori du 21 Zabalgunea SA hirigintza-sozietatearen lokalak erabiltzeko aukera emateak.

Programaren oinarriak 2021eko otsailaren 1eko 21 Zabalgunearen Administrazio Kontseiluaren bileran onetsi ziren.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.