Leku libreak Senidegune Programan

2022ko irailaren 14an argitaratua

Irailaren 20tik aurrera hasiko da plaza libretan izena emateko epea.

Senidegune 0-3 urte bitarteko haurren gurasoei hezkuntza arloan laguntzeko programa da. Bilobak zaintzen dituzten aitona-amonei eta haurdun dauden emakume zein haien bikotekideei ere zuzentzen zaie. Saioetan zaintzaileek eta haurrek batera hartzen dute parte. Alderdi teorikoak zein praktikoak lantzen dira saioetan.

Programaren helburuak

  • Erantzunkidetasunerako eta umeen beharrak egoki sumatu eta interpretatzeko tresnak ematea.
  • Atxikimenduzko lotura egokiak eraikitzeko jarraibideak erraztea.
  • Beste gurasoekin heziketa-esperientziak partekatuta gizarte laguntzaren balioa sustatzea.

Besteak beste honako gaiak jorratzen dira: osasuna eta zaintzak etapa honetan; atxikimenduzko loturak, erresilientzia, erantzunkidetasuna, gurasotasun positiboa, heziketa estiloak; kasketak, beldurrak eta jelosia; jolasaren garrantzia; eta haurren istripuen prebentzioa.

Ikusi Senidegune taldeak

Oharrak

  • Adingabearen izena eman behar da. Haurdun dauden emakumeek eta beren bikotekideek aukera hauek dituzte izena emateko: 010 telefonoa (945 16 11 00 udalerritik kanpo deituz gero), herritarrei laguntzeko bulegoak edo gizarte etxeak.
  • Lantegiko lau saiotara joaten ez bada, eta horretarako justifikaziorik ez badago, automatikoki baja emango da. Itxarote zerrendan dagoen lehen pertsonari deituko zaio orduan.

Argibideak non?

  • Gizarte etxeetako Herritarrei laguntzeko bulegoak
  • Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua, 945 16 13 79

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.