2023ko aurrekontuetarako parte-hartze prozesua
2022ko irailaren 19tik aurrera, parte hartze organoak elkartuko dira; auzogune eta elkarguneak, alegia. Helburua organo bakoitzak 2023rako bere arlo zein auzoko lehentasunak definitzea da.
Gizarte Kontseiluaren iritziz, udal-legegintzako azken urte aurrekontuetan eragin handiagoa izan dezake gobernu-taldeari, eta gainerako talde politikoei, proposamenak aurrekontu-proiektua egin aurretik helaraztea. Gainera, elkarguneek eta auzoguneek egindako lana oso baliagarria izan daiteke alderdi politikoek hurrengo uda-hauteskundeetarako beren programak aurkezteko orduan.
Horrela, Gizarte Kontseiluak egindako azken bileran, ekainean, 2023ko aurrekonturako nahitaezko txostena egiteko erabili behar den metodologia onartu zen. Metodologia hori hainbat fasetan banatzen da:
Prozesua hori hainbat fasetan banatzen da:
Lehen fasea: eztabaida eta lehentasunak ezartzea
Organo, elkargune eta auzogune guztiei dei egitea izan da lehen urratsa, irailaren 19tik urriaren 14ra bitartean.
Hemen kontsulta ditzakezu data horietarako aurreikusitako Elkarguneen eta Auzoguneen bilkurak eta horietako bakoitzaren gai-zerrenda. Bertan, 2023ko udal-aurrekontuaren proiekturako eztabaida eta proposamenak aurreikusita dagoen adierazten da.
Gobernuaren lanaren gainbegiratzea
Deialdi horretarako, dokumentu bat prestatu da, eta dokumentu horretan, elkargune eta auzogune bakoitzak 2020, 2021 eta 2022ko aurrekontuetarako egindako proposamenak jasotzen dira. Era berean, Gobernu Taldeak proposamen horietako bakoitzari eman zizkion erantzunak jasotzen dira.
Horrez gain, grafikoki adierazten da proposamen horiek oso-osorik edo zati batean kontuan hartu diren, edo gauzatu ez diren.
Bileretan, lan-dinamika bat egingo da, bi helburu hauekin:
- Gauzatu ez diren proposamenen zerrenda eguneratzea, egokitzat jotzen diren aldaketak eta berrikuntzak barne hartuta.
- Lehentasunen zerrenda bat egitea.
Bigarren fasea: UDALEKO TALDE POLITIKOENTZAKO TXOSTENA
Auzogune eta elkargune bakoitzaren ondorioekin, Gizarte Kontseiluak txosten bateratu bat egin du. Txostena Gobernu Taldeari eta gainerako talde politikoei igorriko die, 2023rako aurrekontu-proiektua aurkeztu aurretik, hark partaidetza-organoek lehenetsitako proposamenak ezagutu ditzan.
Hirugarren fasea: Intzidentziaren balorazioa
2023ko aurrekontuen proiektua aurkeztu ondoren, Gizarte Kontseiluak 2023ko aurrekontuen nahitaezko txostena egingo du.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.