Materia organikoaren birziklapena: sarbide indibidualizatua duen bilketa-sistema berria
Ba al dakizu zure zabor-poltsaren % 47 organikoa dela?
Gehiago bereizi, hobeto bereizi!
Egunero hondakin organiko mordoa sortzen dugu gure etxeetan. Gai organikoei albait probetxurik handiena atera ahal izateko, berebizikoa da poltsa konpostagarriak erabiltzea eta materiala ongi bereiztea gai organikoen edukiontziaren barruan plastikorik, beirarik eta metalik egon ez dadin.
Era horretan, gure soro eta lorategietarako kalitatezko ongarri garbi bilakatzea (konposta) lortzen dugu, zikloa itxi eta hondakina gure lurrentzat balio handia duen produktu bilakatuz.
Bilketa-sistema berria
Hori dela eta, Vitoria-Gasteizko Udalak bilketa-sistema berri baten ezarpena jarri du abian: edukiontzi berrien sare bat, sarbide indibidualizatua izango duena, hondakinaren kalitatea hobetzen eta errespetatzen lagunduko diguna eta, hortaz, hobe aprobetxatzen ere bai.
Nola erabili edukiontzi berria?
- Irekitzeko zure HUT txartela edukitzea ezinbestekoa da (herritarren udal txartela)
- txartel fisikoa irakurgailura hurbilduz. (Ikusi bideoa)
- zure HUT txartelarekin Ireki app-ean alta emanez: (IOS / Android). (Ikusi bideoa)
- Erabili beti poltsa konpostagarriak.
- Ziurtatu edukiontzia ondo itxita utzi duzula.
Zer bota edukiontzi marroian?
- Janari- eta landare-hondarrak (Lorezaintza).
- Eranskailurik eta plastikorik GABE.
- animalia-gorozkirik EZ.
- Sukaldeko paperak eta ahozapiak.
- Kafe-hondarrak eta -iragazkiak.
- bai eta infusio-hondarrak eta poltsatxoak ere (graparik gabe).
- Kortxo-tapoiak.
Zergatik da garrantzitsua gai organikoak birziklatzea?
- Kalitatezko ongarria, konposta, sortzea lortzen dugu, frakzio organikoaren zikloa itxiz.
- Birziklatu gabe zabortegira doazen hondakinak murrizten ditugu.
- Kutsadura-arriskuak ekiditen ditugu zure ingurunean.
- Berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten ditugu eta berotze globalaren aurkako borrokan laguntzen dugu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.