Gizarte Politiken Sailak 'Osasunak mugitu egiten gaitu' kartilla kaleratu du, ariketa fisikoa sustatzeko eta BIZAN sarea ezagutarazteko asmoz

2024ko maiatzaren 14an argitaratua

18 osasun-parkeak dinamizatzeko saioetara joan eta zigiluak lortu ondoren, parte-hartzaileek diploma bat jasoko dute.

Gizarte Politiken Udal Sailak “Osasunak mugitu egiten gaitu” kartilla kaleratu du gaur ariketa fisiko osasungarria sustatzeko eta BIZAN sarea (zentroak eta osasun-parkeak) ezagutarazteko. Parke bakoitzeko dinamizazio-saioetara joan eta zigiluak lortu ondoren, parte-hartzaileek diploma bat jasoko dute.

Ekintza hau 60 urtetik gorakoentzat da, baina beste adin batzuetako pertsonek ere parte har dezakete; izan ere, osasun-parkeetako dinamizazioetan parte hartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea.

Osasun-parkeak dinamizatzeko programak astean 18 saio biltzen ditu, bakoitza ordu eta laurdenekoa. Profesionalen zuzendaritzapean egiten dira, kirola egiteko gailuetatik gertu dauden aire zabaleko guneetan, hirian bertan, eta/edo BIZAN zentroetatik hurbil.

Raimundo Ruiz de Escudero Gizarte Politiken zinegotziak azaldu duenez, “ekimena kartilla bateko zigilu guztiak biltzean datza. Hori dela eta, pertsona bakoitzak hiri osoan zehar eskaintzen diren dinamizazio-saioetara joan eta horietan parte hartu behar du. Saio bakoitzean, parte-hartzaile bakoitzari kartillan dagokion laukian zigilua jarriko diote (guztira 18 lauki dira). Parte-hartzaileak guztiak osatzen dituenean, BIZAN Infora joan beharko du sareko instalazio guztiak osatu dituela ziurtatzen duen diploma jasotzera. Horren bidez, ariketa fisiko osasungarria sustatu nahi da eta, aldi berean, BIZANen instalazioak ezagutarazi, bai parkeak, bai zentroak”.

“Osasunak mugitu egiten gaitu” kartilla lortu nahi duenak BIZAN zentroetan jaso dezake. Ekimena atenporala da, eta kartilla guztiak osatzen direnean amaituko da. Uda iristeko gutxi geratzen den honetan kartilla aurkeztearen helburua da osasun-parkeetan astelehenetik ostiralera egiten diren dinamizazio-jardueretan parte hartzea bultzatzea (astean egun bat parke bakoitzean, abuztuan izan ezik), eguraldi onarekin atseginagoa delako ariketa egitea.

Gasteizko Udalak sustatutako osasun-parkeek ariketa egin ahal izateko tokia eskaintzen dute. Bi aukera daude: adineko pertsonei egokitutako elementuak edozein unetan erabiltzea edo taldeko doako saioetara joatea entrenatzaile batekin ariketa fisikoa egiteko. Gure kabuz joanez gero, edozein elementu edo aparailu erabili arretik, BIZANen erabilera-fitxak eskatzea komeni da.

Infomazio gehiago, udalaren web orrialdean

Kartilla (pdf)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.