Elurteei aurre egiteko plana - Gatzaren erabilpena

Elurra Vitoria-Gasteizen

Zakuak erabiltzea erabaki da, honako abantailak eskaintzen dituztelako:

  • Gatza pilatzeko lekua irabazten da, jende guztia gatz bila aldi berean hurbiltzen den une kritikoetan.
  • Kostua murrizten da, askoz merkeagoa delako zakuak gobernatzea (garraiatu eta paratzea), edukiontziak baino.
  • Azpiegiturena urkako kalteak saihesten dira, edukiontziak zuzen eta egoki paratzeak babesak instalatzea eskatzen duelako, zakuek ez bezala.

Pilaketa: 50 tona meatzeko gatz, sandegarri tratamendurako. Gatzun: 40.000 litro gatzun prebentibo tratamendurako. Zakuak: 38 tona meatzeko gatz, 1,2 tonako 20 zakutan, herritarrek erabiltzeko.

Gatza banatzeko lekuak

Beharrezkoa bada, eta Elurteetarako Planean ezarritako protokoloa betez, Gasteizko Udalak honako leku hauetara gatz edukiontziak eraman behar diren aztertuko du, herritarrek bertatik kopuru txikitan hartu ahal dezaten:

Hirigunea
  • San Martingo Udal bulegoetan (Teodoro Doublang margolaria)
  • Leza kalea
  • Iparralde Gizarte Etxea
  • Aldabe Gizarte Etxea
  • Abetxuku Gizarte Etxea
  • Ibaiondo Gizarte Etxea
  • Salburua Gizarte Etxea
  • Hegoalde Gizarte Etxea
  • Lakua Gizarte Etxea
  • Juan Carlos I. etorbidea- Londres etorbidea
  • Nazio Batuen etorbidea (Zabalgana eskola)
  • Judimendi Gizarte Etxea
  • Arriaga Gizarte Etxea
  • El Pilar Gizarte Etxea
  • San Andres kiroldegia
  • Zabalgana Gizarte Etxea
  • E Leclerc merkataritza gunea (Zabalgana)
  • Boulevard merkataritza gunea
  • Eroski merkataritza gunea (Salburua)
  • Lakua merkataritza cunea
  • Europa biltzar jauregia
  • Aihotz plaza-San Frantzisko aldapa
  • Berpizkundearen plaza
  • Santa Barbarako gutxizkari merkatua
  • Tren geltoki plazatxoa
  • Abetxuku kiroldegia. Ribera kalea
  • Ariznabarra kiroldegia
  • Aranalde kiroldegia
  • Autobus geltokia
Industrialdeak
  • Mendigorritxu 138
  • Oreitiasolo
  • Bergarako atea 10-30
  • Urartea 4-6

Gatz zakuak erabiltzea izozte edo elurterik izanez gero

Gatz horniketa 1.200 kg-ko zakuetan, herritarrek eskuratzerik izan dezaten.

Ingurumen irizpideak direla eta, neurriz erabiltzeko eskatzen da. Gatz gehiegi botatzeak, gastu ekonomiko handia izateaz gain, kalte handia egiten die landareei (lorategi, zuhaitz eta abarrei) eta barreiatzen den inguruari, bai eta asfaltoari eta gainetik igarotzen diren ibilgailuei ere.

Gatza bota aurretik. Lehenengo izotza edo elurra kendu beharko da, ahal dela esku tresnez. Izan ere, gatza eraginkorragoa izango da aldez aurretik garbitu edo xehatu den izotz edo elurrezko geruza fin baten gainean.

Gatza botatzea. Gatza pixkanaka barreiatuko da, pala txiki batez edo bilgailu batez, eta ordu batzuk igaro ondoren botako da berriro. Ez erabili azalera handitan, saiatu bide edo sarbideetan baino ez botatzen.

Gatzak eragindako kalteak

Meatzeko gatza (xehetasuna), hauxe da herritarren artean banatzeko hautatu den gatz mota.

Argazkian ondo ikusten dira meatzeko gatzari berarekin dituen kristal eta harrixkak, gatzari ukitze lakarra ematearekin batera, eraginkorragoa bihurtzen dutena .

Kantitate txikitan, tentuz eta soil-soilik egokitutako pasabideetan erabiltzea gomendatzen da; behar izanez gero, berriro bota eta zabaldu behar da gatza.

Prozedura honen bidez disolbatutako elurrak eta izotzak gatz kopuru handia bideratzen dute estolderia-sistemara, zeinak ingurumenari eta biodibertsitateari kalte larriak eragiten dion.

Gatzak kalte larriak eragiten dizkie zoladurari (asfalto-aglomeratuari erasotzen baitio), ibilgailuen karrozeriari, eta ingurumena eta biodibertsitateari.

Gatzaren eragina asfalto-aglomeratuaren gainean

sfsdf Kalteak

Gatzak ondorio latzak eragiten dizkio ingurumenari, larriki kaltetzen baititu hiri honek harrotasunez zaintzen dituen bizitza naturala eta biodibertsitatea.

Horrexegatik, gatza ahalik eta gutxien erabiltzea eskatzen dizuegu, eta betiere bi irizpide hauen arabera jokatuz; ahalik eta gutxien kontsumitzea, eta zorrotz zaintzea.

Baliabideak

Hona erabiliko diren baliabide batzuk:

Gatzuna kamioa Gatzun kamioia.

gatza banatzeko gailua. Gatza banatzeko gailua, 3,1 m3-ko edukieraduna; gutxi gorabehera 20 Km-tan banatzen luke gatza.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: