Gasteiz etorkizunean nolakoa izango den finkatzen duen hiri-eredua onetsi da osoko bilkuran

2021eko uztailaren 1ean argitaratua

Urbanizatu gabeko lurzorua zaintzera, finkatutako auzoak biziberritzera, herriak babestera, oreka ekonomikora eta osasuna eta ingurumen-kalitatea hobetzera bideratuko du bere hirigintza-eredua Gasteizek. Hala erabaki dute EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos taldeek, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko oinarri izango den irizpide eta helburuen dokumentua onetsi dutelarik gaur osoko bilkuran —2006az geroztik eguneratu gabe dagoen hiriko planeamendua aldatuko da hartara—.

Etorkizuneko Gasteizen eredua markatuko duten helburu nagusi eta irizpideak biltzen ditu gaur onetsi den testuak, 2030 Agendaren eta garapen iraunkorreko helburuen ildotik. “Hiri trinko, konplexu eta kohesionatu bat definitzen du hiri-eredu berriak, landa-ingurunea bultzatu eta herriak babesten dituena, kultur, natura- eta paisaia-ondareari balioa ematen diona. Hiri iraunkor eta energetikoki eraginkorra, baliabideak eraginkortasunez kudeatzen dituena, emisioetan neutro izatea lortzeko, bere burua energiaz eta elikagaiz hornitzeko gai izateko. Jarduera ekonomikoa lehen sektorearen, hirugarren sektorearen eta industria-jardueraren arteko oreka koordinatutik bultzatuko duen eredua. Azken batean, Gasteizen bizi garenon bizi-kalitatea hobetuko duen eredu bat, planeamenduaren irizpideei orientazio berria emanez eta eguneroko bizitza aberastuko duten dinamikak ahalbidetuz”, azaldu du alkate ordeak Ana Oregik.

Vitoria-Gasteizko HAPOa egiteko oinarritzat erabiliko diren irizpideak eta helburuak – 2021eko ekaina (pdf)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.