Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Sare sozialei, interneti eta bideojokoei loturiko arriskuen murrizketa.
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Jarduera honen helburu nagusia da gazteak sare sozialen eta bideojokoen erabilera makurraren arriskuez kontzientziatu eta sentsibilizatzea, eta, horrekin batera, arriskuak murriztu eta trebetasun sozialak sendotzeko (erabakiak hartzea, sentimenduak kudeatzea eta gatazkak konpontzea) irizpideak eskaintzea
Eduki hauek jorratuko dira:
- Internet, sare sozialen eta bideojokoen erabileraren azterketa (ordu-kopurua, eduki-motak, …)
- Sare sozialen definizioa.
- Sare sozialen eduki-motak.
- Sare sozialen erabiltzaileen profila.
- Sare sozial motak.
- Pil-pilean dauden sare sozialak.
- Bideojoko motak.
- Jokalari motak.Jokalari bakarra edo bat baino gehiago.
- Arrisku-adierazleak.
- Nerabeak jokora hurbilarazten duten faktoreak.
- Jokoaren erakargarritasuna justifikatzen duten arrazoiak.
- Joko-pentsamendu arriskutsuak. “Jokoaren sariak”. Pentsamolde okerrak.
- Alarma-seinaleak.
- Jokoa kontroilatzetik kontrola galtzerainoko bidea.
Labur bada ere, substantziarik gabeko adikzioei buruzko kontzeptuak azalduko dira.
Informazio hori zenbait baliabide digitalekin (Power Point eta Prezi) eta bideoen proiekzioarekin osatuko da.
Baloreak
Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.
Helburuak
Programa honen helburu nagusia da gazteak ausazko jokoei lotutako arriskuez kontzientziatzea eta sentsibilizatzea. Erabilera-denborak aztertzea, norbere buruz zaintzeko, erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko eta pertsonen hartzeko harremanak zaintzeko jarrerak sendotuz.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4. maila), Batxilergoa (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1. eta 2. mailak) eta Prestakuntza Zikloak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoak.
- Iraupena: bost saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.