Udal Hezkuntza Jarduerak – Gazte Informatzaileen Sarea: Diru hornidurak

Promoción de la participación

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea

Enlace Deialdiaren oinarriak, eskaera-orria eta eranskinak

Azalpena

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek, euren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazioa, haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako baliagarria izango zaie. Gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste batzuk.

Gazte Informaziorako Udal Bulegoak programa koordinatzen du eta informatzaile lanerako prestakuntza eskaintzen die gazteei. Bestalde, gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalkundean ere laguntzen die. Gazte informatzaileek diru bat jasotzen dute euren ikasturteko lanaren truke.

Informatzaileek bi lan-ildo jarraitzen dituzte:

  1. Ikastetxean informazio-taula bat kudeatzea: programarako bakarrik den taula bat, Gazteria Zerbitzuak emana, non informatzaileek gazteen intereseko gaiei buruzko kartelak eta liburuxkak partekatzen dituzten. Gazte Informaziorako Udal Bulegoak paperezko material eguneratuaren aukeraketa bat ematen die bi astean behin, eta, gainera, beraiek beren zentro, auzo edo bestelako iturri interesgarrietatik bildutako informazioa ere jar dezakete.
  2. Sare sozialetarako bideo-edukia sortzea: informatzaileak elkarlanean aritzen dira Gazteria Zerbitzuarekin, gazteentzako Gasteizko jarduerei edo informazio interesgarriari buruzko informazio-materiala sortuz bideo labur formatuan. Hilean, bi bideo sortzeko konpromisoa hartzen dute. Bideo horien gaia eta iraupena Gazte Informaziorako Udal Bulegoko programaren arduradunarekin koordinatuko dira. Bideoak Udaleko Gazteriaren sare sozialetara igoko dira, eta informatzaileak protagonista bihurtuko dira, bai informazioaren lanketan, bai hedapenean, informazioa ikaskideengana iristea erraztuz.

Balioak

Elkartasuna, parte hartzea, erantzukizuna eta gizalegea.

Helburuak

  • Gazteak gaitzeko proiektu bat aurrera eramatea, gizartean oso ondo informatutako pertsona aktibo gisa txerta daitezen.
  • Herritar arduratsu eta aktibo izateko motibatu eta heztea.
  • Gazteei oro har, euren garapen pertsonalerako eta autonomiarako garrantzitsua den informazioa ematea.

Hartzaileak

Gasteizko DBHko 4. mailako, Batxilergoko, Oinarrizko, Erdi Mailako nahiz Goi Mailako Lanbide Heziketako 15-25 urteko ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: informazioa biltzea eta udal teknikari arduradunarekin koordinatzea, Gazte Informaziorako Bulegoan; informazio-panela eta ikastetxeko arduradurein koordinatzea, ikastetxean bertan; bideoen grabazioak ez du zertan leku zehatzean izan.
  • Egutegia: 2024ko urritik 2025eko maiatzera arte.
  • Parte-hartzaile kopurua. Ikastetxe bakoitzeko pertsona bat eta hiru bitartean (bi gazte izatea gomendatzen dugu). Diru hornidura partehartzaileen artean banatzen da.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Eskaera-orria eta eranskinak bete eta proposamena idatzi.
  • Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahalko dira, herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan, nahiz legez aurreikusitako gainerako moduetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
  • Proposamenak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 2ko 23:59ra arte.
  • Oharrak: ezinbestekoa da irakasle arduradun bat izendatzea gazte informatzaileen lana ikuskatzeko eta programaren koordinazioaz arduratzeko.

Informazioa

  • Harremanetarako: Izaskun Laorden
  • Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua – Gazte Informaziorako Bulegoa)
    Plaza Berria, 1-behea - 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161330
  • E-posta: infojoven2@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.