Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Plater Osasungarria
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Elikadura osasungarria bizitzako etapa guztietan da gomendagarria, laster hasten bada onura ekarriko du eta erabakiak hartzen lagunduko digu zer erosi eta zer jan aukeratzerakoan. Denetarik jan behar dugu proportzio egokian, eta, horretarako, "Harvard Platerra" ren gomendioetan oinarritu gaitezke ( % 50 fruta eta barazkiak, % 25 proteinak eta % 25 karbohidratoak). Elikadura osasungarriak bizi-kalitate hobea eta energia gehiago emango digu gure eguneroko jardueretan.
Jarduera teorikoa ikasgelan: dietista bat ikasgelara joaten da ematera. Elikadura osasungarria sustatzeko jarduera ludiko-didaktiko bat du.
Baloreak
Bizi-kalitatea.
Helburuak
- Nutriente taldeak beren funtzio eta propietateekin identifikatzea.
- Harvard platera.
- Frutak eta barazkiak kontsumitzeko ohitura areagotzea eta sendotzea.
- Eskuratutako ezagutzak familiako gainerako kideekin partekatzea.
- Errezetak erosten eta prestatzen laguntzea, asteko menua planifikatu ondoren.
- Norbanakoen lehentasunetara egokitzen diren erabakiak hartzea.
- Etiketak irakurtzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza ( 5. eta 6. mailak).
DBH (1. eta 2. mailak).
IGEak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Ordutegia: goizeko 09:00etatik aurrera.
- Iraupena: ordubete inguruko saio teoriko eta praktikoak.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.