Udaleko hezkuntza jarduerak- Emozioen mundua (mindfulness)

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Eman izena online

Deskribapena

3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako lantegia; metodologia dinamiko baten bidez, beren emozioak eta besteenak ezagutu, sentitu, adierazi eta erregulatzen lagunduko zaie.

Lehen saioetan aplikatzen diren mindfulness (erabateko kontzientzia) tekniken ezaugarri nagusia pentsamendu eta emozioak "onartzea" da, horiek zuzenak diren ala ez epaitu gabe. Dinamika horietan, "unean uneko" arreta emango zaie pentsamenduei, emozioei, gorputzaren sentsazioei..., aurretiazko lan horrek gerora ikasleei beren emozioak ezagutu, onartu eta kudeatzen lagunduko baitie.

Emozioak ezagutu, adierazi eta erregulatzeko jarduerak egingo dira, proiekzioak, hitzezko adierazpena eta gorputz eta aurpegi adierazpena baliatuz.

Umeen garapen global eta integrala ere kontuan hartzen da, haien ahalmenak, balioak, gaitasunak eta autoestimua sustatuz.

Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.

Jarduera honetako edukiak egokitu egin daitezke, jarduera osasun egoeraren eta eragin dezakeen inpaktu emozionalaren arabera.

Balioak

Bizi-kalitatea, segurtasuna eta errespetua.

Helburuak

  • Emozioekiko kontaktu zuzena ahalbidetzea, parte-hartzaileei trebetasun eta ezagutza berriak esperimentatzeko bide emango dieten espazio egokiak sortuz.
  • Umeei emozioekin lotutako hizkuntza eskuratzen eta emozioak identifikatzen laguntzea.
  • Oinarrizko trebetasun emozionalak lantzen hastea, "zer sentitzen dudan" fisikoki eta "nola sentitzen naizen" bereizteko.
  • Zentzumen kanal ezberdinen ezagutzen eta besteen emozioak ulertzen laguntzea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: ordubeteko 4 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
  • Materialak: lantegia egiteko umeak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere. Irakasleek gelan egon beharko dute jarduera egiten den bitartean.

Ahal dela, Lehen Hezkuntzako 1. mailan bigarren hiruhilekotik aurrera egingo da, taldea sendotuta dagoenean.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua

Telefonoa: 945161379

Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.