Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Alkoholaren kontsumoa: Ondorioak. Arriskuak. Nork bere burua zaintzea.

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Zenbait dinamika abiapuntu hartuta, helburua da alkoholaren eta ohiko edo maizko kontsumoa murriztea eta egoera ahulean dauden edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten ikasleen babes faktoreak areagotzea.

Eduki hauek jorratuko dira:

  • Edari alkoholdunak eta alkoholemia mailak.
  • Alkoholaren kontsumoaren eta abusuaren eraginak eta arriskuak.
  • Gidatzea, alkohola eta beste droga batzuk.
  • Alkohola gehi beste droga batzuk.
  • Legea, alkohola eta gidatzea.
  • Nork bere burua zaintzeko jarraibideak. Nola atera parrandan kalterik hartu gabe.
  • Alkoholaren kontsumoa eta burmuina.

Ikasleei alkoholari buruzko ezagutzen galdetegia emango zaie, eta irakaslearen gida-koadernoa. "Alkohol arriskua" karpeta (online).

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

Gazteek alkohol kontsumoarekin lotutako arriskuesz ohartzea, eta kontsumo horrek ekar ditzakeen kalte eta arriskuez informazioa ematea, erabaki arrazoituak hartzen laguntzeko eta kontzientzia erabakiz gero beren burua zaintzeko jokabideak indartzeko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4. maila), Batxilergoa (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1. eta 2. mailak) eta Prestakuntza Zikloak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoak.
  • Iraupena: bost saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.