Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Drogen kontsumoa: Ondorioak. Arriskuak. Nork bere burua zaintzea.

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Zenbait dinamika abiapuntu hartuta, helburua da legez kontrako drogen eta psikofarmakoen ohiko edo maizko kontsumoa murriztea eta egoera ahulean dauden edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten ikasleen babes faktoreak areagotzea.

Eduki hauek jorratuko dira:

  • Burmuina eta drogak.
  • Pertsonen arteko harremanak eta drogak.
  • Eragin psikologikoak eta drogak.
  • Nahasketak eta drogak.
  • Drogarik gabeko adikzioak.
  • Legea eta drogak.
  • Arriskuak gutxitzea eta drogak.

Ikasleei drogei buruzko ezagutzen galdetegia emango zaie, eta irakaslearen gida-koadernoa. "Droga arriskua" karpeta (online).

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

Gazteak droga ezberdinen kontsumoarekin lotutako arriskuez ohartzea, eta kontsumo horrek ekar ditzakeen kalte eta arriskuez informazioa ematea, erabaki arrazoituak hartzen laguntzeko eta kontsumitzea erabakiz gero beren burua zaintzeko jokabideak indartzeko.

Hartzaileak

Batxilergoa (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1. eta 2. mailak) eta Prestakuntza Zikloak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoak.
  • Iraupena: bost saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.