Udalaren hezkuntza jarduerak – 9 gako hezteko
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Gurasoentzako lantegi praktikoa, seme-alabak indartuko dituen hezkuntza ahalbidetuko duen jarrera izan dezaten. Erresilientziaren ikuspegitik lan egiten da, eta gurasoei jarraibideak ematen zaizkie erresilientziaren 9 zutabeen giltzak irekitzeko gauza izan daitezen.
Erresilientzia ezbeharrei eraginkortasunez aurre egiteko gaitasuna da, eragozpenak gainditu eta horietatik indartuta ere ateratzeko gaitasuna. Gaur egun kontzeptu hori oso erabilia da psikologia positiboan, gizakien balioak kontuan hartzen baititu, eta ez ahuleziak eta patologiak, psikologia tradizionalak bezala.
Balioak
Sorkuntza, prestakuntza eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.
Helburuak
- Gurasoei seme-alaben heziketaren beste ikuspegi bat ematea, erresilientziaren ikuspegi positibotik.
- Oinarrizko jarraibide eta estrategia batzuk ematea, seme-alabengan erresilientziaren bederatzi zutabeak sustatze aldera.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoko ikasleen gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 4 saio.
- Materialak: jarduera egiteko gela, proiektagailua eta ordenagailua.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 18-20 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.