Udaleko hezkuntza jarduerak - Besteengan erresilientzia piztu

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Azalpena

Irakasle eta adingabeekin lan egiten duten gizarte agenteentzako hitzaldia, erresilientzia zer den azaldu eta ikasgeletan sustatzeko jarraibide eta aholku praktikoak emateko.

Erresilientzia ezbeharrei eraginkortasunez aurre egiteko gaitasuna da, eragozpenak gainditu eta horietatik indartuta ere ateratzeko gaitasuna. Gaur egun kontzeptu hau oso erabilia da psikologia positiboan, gizakien balioak kontuan hartzen baititu, eta ez ahuleziak eta patologiak, psikologia tradizionalak bezala.

Balioak

Sormena, Prestakuntza eta Berrikuntza.

Helburuak

  • Erresilientzia kontzeptua eta oinarrizko nozioak ezagutzea.
  • Oinarrizko jarraibide batzuk ematea, adingabeengan erresilientzia faktoreak sustatze aldera.

Hartzaileak

Irakasleak eta adingabekoekin lan egiten duten gizarte eragileak.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen zentrua.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: bi orduko bi saio.
  • Materialak: jarduera burutzeko gela.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ez dago.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, zentruak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten kopurua, sexua eta haien ikasleen ikasturtea ere.
  • Eskaerak bidaltzeko epea 2024ko azaroaren 30ean bukatuko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa:945-161379
  • E-posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.