Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Zaindu zure postura
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Postura desegokiak gihar eta hezurretako arazoen jatorri nagusietako bat dira. Ohitura txar horiek eragindako enbarazuak saihesteko, oso garrantzitsua da gorputz higienea zaintzea.
Saio teoriko batek osatzen du jarduera.
Gelan egin beharreko jarduera teorikoa: osasun alorreko profesional bat joango da gelara. Jarduera ludiko-didaktikoa da, postura-ohitura egokiak hartzen laguntzeko.
Baloreak
Bizi-kalitatea.
Helburuak
- Postura-higiene alorrean ohitura osasungarriak sustatzea.
- Postura egokiak irakastea.
- Postura bortxatuak saihesten irakastea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea.
- Egutegia: 2024 -2025 ikasturtea.
- Ordutegia: 9:00etatik aurrera.
- Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
- Hizkuntza: gaztelania, euskera.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.