- Otsailak 26 ostirala
- Otsailak 27 larunbata
- Martxoak 3 asteazkena
- Martxoak 12 ostirala
- Martxoak 13 larunbata
- Martxoak 26 ostirala
- Martxoak 27 larunbata
- Apirilak 1 osteguna
- Uztailak 11 igandea
Kirola hirian - Turismoa Vitoria-Gasteizen
EAEko hiriburuan, hamar milioi metro karratu baino gehiago parkeak dira, pasatzeko, korrika egiteko edo bizikletaz ibiltzeko. Espazio berde guztiek, gainera, oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak dituzte inguruan.
Hiriak goi-mailan jokatzen duten hainbat kirolari eta talde ditu. Kirolaren arloan, honako hauek dira gure ikur nagusiak: futbolean, Alavés; saskibaloian, Baskonia eta Araski; maratoian, Martín Fiz; txirrindularitzan, Mikel Landa; gimnasia erritmikoan, Almudena Cid; belan, Jaione Ayastuy; triatloian, Eneko Llanos; mendizaletasunean, Juanito Oiartzabal; eta, trialsinean, Diego Barrio.
https://www.youtube.com/watch?v=IJJypRYt1zk
Kirol-instalazioak
Kirol-ekipamenduen kalitate bikainari esker, nazioarteko atleta eta talde ugarik Gasteiz aukeratzen dute denboraldi-aurrea egiteko eta kontzentrazioetarako. Adibidez, nabarmentzekoak dira Ameriketako Estatu Batuetako igeriketa selekzioa eta Australiako triatloi selekzioa.
Hona hemen udalaren kirol espazioak:
- Kirol espazio zabalak: Izotz-pista, Mendizorrotzako kirol esparrua, Gamarrako parkea eta Beti Jai Frontoiak.
- Kiroldegiak: Aranalde, Abetxuko, Ariznabarra, Arriaga, Campillo, Landazuri, San Andres, Mendizorrotza, Olaranbe eta "Almudena Cid" jarduera fisiko egokiturako zentroa".
- Kirol ekipamenduak Gizarte Etxeetan: Aldabe, Lakua, Ibaiondo, Judimendi, Hegoalde, Iparralde, El Pilar, Salburua eta Zabalgana
- Udalaren kirol instalazio guztiak – Instalazioak erreserbatu
Kirol-ekitaldi handiak
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.