Bizikleta eta BTT - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Gasteiz bizikletaren hiria da. Oso laua denez (Hirigune Historikoa izan ezik, mendixka batean dago eta), toki ezin hobea da alde batetik bestera bizikletaz joateko. Hiriko kaleetatik ez ezik, hiria inguratzen duen eraztun berdetik eta bertan dauden ibilbide ugarietatik ere bizikletaz joan daiteke. Hala ziurtatzen dute hainbat aintzatespenek, hala nola Frantziako Tourreko Ville à Vélo labelak.
Informazio erabilgarria
- Bizikleten alokairua hirian.
- Hirian bizikletaz ibiltzeko aholkuak.
- Bizikletak uzteko aparkaleku seguruen sarea.
- Bizikletaz hirian ibiltzeko arauak.
- Bizikleten bideen mapa
.
Gomendatutako ibilbideak
Eraztun Berderako Ibilbideak
8 ibilbide proposatzen dizkizugu, bidezidor, bide eta bidegorrietan barrena, taldean, familian edo bakarka egiteko. Ibilbide errazak dira, seguruak eta adin guztietarako egokituak, eta hiriaren erdigunetik Eraztun Berdeko hiri-inguruko parkeetara eramango zaituzte.
Vitoria-Gasteiz gravel land
Gravel txirrindularitza modalitate berri bat da, abenturara eta bidaietara gehiago hurbiltzeaz gainera, zikloturismoari askoz ere segurtasun handiagoa ematen diona, trafiko gutxiko bide, pista eta errepideetan barrena egiten den jarduera delako.
Informazio gehiago: 'Vitoria-Gasteiz gravel land' liburuxka
Uribarri Ganboako urtegiko ilbilbide berdea
Hiria eta Garaio eta Landa parkeak lotzen dituzten bizikleta-bideak daude. Bertan, bizikletaz egiteko ibilbide zirkularrak daude, Ulibarri Ganboako urtegiaren ingurutik. Gainera, Garaion bizikleta alokatzeko tokia dago.
Informazio gehiago: https://rutasverdes.araba.eus/eu/bide-berdea/urtegia
Arabako Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia
6 etapako ibilbidea. Araba zeharkatu eta Araban barrena doazen ibilbide guztietako tarteak batuz sortu da Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia.
Erromanikoaren ibilaldia bizikletaz
Erromanikoaren ibilaldiaren bidez, pedalei eraginda, tenplu horien ezaugarri garrantzitsuez ohartuko gara. Tenplu horiek erromaniko berantiarraren baitan daude, eta apainketa aberatsa dute , ikonografia ikusgarria eta zenbait elementu, batzuetan margo gotiko zoragarriak dituztenak. Eta berean, ibilaldiak aukera ematen du lurraldeko beste bizikleta- bideen berri izateko eta horiek miatzeko; besteak beste, Donejakue bidea, Vasco Navarroa, GR 38...
Beste paseo batzuk Araban zehar
Hona hemen zenbait proposamen Arabako probintzia bizikletaz ezagutzeko.
Bizikleta txangoak- arabaturismo - web.araba.eus
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.