Jatetxeak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Gasteizen aukera mordoa dago plater tradizionalak edo "euskal gastronomia berria" deiturikoa dastatzeko.
Tokiko eskaintza
Sasoiko produktuak oinarrian dituen sukaldaritza, menuak, erretegiak, sagardotegiak... Hona hemen zenbait ideia gastronomia zure bisitaren erdigunean kokatzeko:
- Guía Estrella: Gasteiz On Merkatarien Elkarteak editatutako gida da, eta Gasteizen pintxoak, kafeak, edariak, menuak zein delicatessen produktuak dastatzera animatzen du. www.guiaestrellavitoria.com | Guía Estrella liburuxka
. - Arabako gastronomia: Arabako Foru Arabako Foru Aldundiak editatzen du, probintziako gastronomia bere osotasunean ezagutzeko informazio praktikoarekin. Arabako Gastrogida
. - Euskadi Gastronomika: turismo-produktuen elkartea, Turismoaren Basquetour Euskal Agentzia buru duena. Irizpide jakin batzuk betetzen dituzten eta konpromisoa hartua duten jatetxeak, tabernak, dendak eta bestelako establezimendu gastronomikoak biltzen ditu. Euskadi Gastronomika.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157702742606882
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.