Erakusketa: Basoa gara

Noiz
Hasiera eguna: 2020/01/21, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2020/02/23, amaiera ordua: 19:00
Deskribapena

Pili Aguado

Pili Aguadok (Tolosa, 1981) "Basoa gara" erakusketa aurkezten du Atarian. Bere ibilbide osoan egindako lanak eta erakusketa honetarako berariaz egindakoak bildu ditu.

Atzera begirakoa ez bada ere, naturaren inguruko iruditeria propioaren bilduma da, haren lan osoan agertzen baita. Landareak, loreak, animaliak, izaki asmatuak eta maskarak behin eta berriro agertzen dira, eta munduari begiratzeko leku bat eskaintzen. Basoa izateak zerbaiten zati izatea esan nahi du, barne hartzen dituen izaki guztien arteko harremanetan bilbatzen den osotasun partekatuaren zatia.

Irudimena baliatuz, ilustrazioak munduan bizitzeko ditugun moduez pentsatu eta horiek berraztertzeko aukera ematen digu.

Lekua: Ataria

Datak: urtarrilaren 21etik otsailaren 23ra

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: