Hitzaldia: 45 años censando y defendiendo el Refugio de los buitres

Noiz
Eguna: 2020/03/04, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:30
Deskribapena

Fidel José Fernández y Fernández-Arroyo dok. - Riazako Arroilako Aterperako Funtsaren lehendakaria

Montejoko harraparientzako aterpeak 333 ornodun espezieren aipamenak bildu ditu, eta Europako sai arreen eta sai zurien populazio handien eta ikertuenetako bat du.  Espainia erdialdiko lehen espazio natural babestuetako bat izan zen, eta beste proiektu eta ikerketa asko inspiratu ditu.

Aterpeak edo haren inguruneak, edo bertan egindako lanek, 25 sari jaso dituzte, eta 18 titulu edo babes-figura. Zaindari bikainek ahalbidetu dute aterpearen historia sinestezin eta ederra, zailtasunez betea, esaterako, Jesús Hernandok eta haren aita Hoticianok, baita ehunka pertsonaren lan guztiz eskuzabalak ere. Fidel Josék ia bizitza osoa eskaini dio, eta urtero egin du arrakasta izan duten saien eta beste harrapari batzuen habien errolda.

Lekua: Ataria

Data: martxoaren 4a, asteazkena

Ordutegia: 19:00-20:30

Norentzat: jende oro

Hizkuntza: gaztelaniaz

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: