Lantegia: Técnicas fotográficas creativas con fauna salvaje

Noiz
Hasiera eguna: 2020/03/07, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2020/03/08, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Mario Cea

Gaur egun gorantz doazen "teknika berezi" horien sekretu guztiak ezagutzea da lantegiaren helburua, horiekin ikusizko inpaktu handiko irudiak lortzen baitira: abiadura handiko argazkigintza, argiztapen artifiziala baliatuz; esposizio anitzeko argazkigintza; objektibo bakarra eta fokuratze bikoitza erabiltzea; objektiboa aldatzea esposizio luze batean (jatorrizko RAW bakarra), eta argien konbinazioa esposizio berean.

Abiadura handiko ekipo oso bat muntatuko da, funtzionamendua ikusi eta edozein mugimendu harrapatzen ikasteko, baita azkarrena ere. Esposizio anitzeko argazkigintzak irudikatu dezakegun ia edozein irudi konposatzeko aukera emango digu. Fokuratze bikoitzaren teknikaz, berriz, gure ekipoek berez egiterik ez duten irudiak konposatu ahalko ditugu, lehen planoko zein infinituko fokuratzeak lortuko baititugu, jatorrizko irudi bakarrean. Esposizio luze batean objektiboa aldatzeko teknika ere azalduko dugu, jatorrizko artxibo bakarrarekin (RAW bakarra) ezinezko irudiak lortzeko. Esposizio batean argi mota ezberdinak nola konbinatu ere ikasiko dugu, efektu sortzaileak lortzeko. Horietako bakoitzean erabili beharreko metodorik onenak ezagutuko ditugu, zein baldintza meteorologiko diren egokienak, eta zein diren material onenak irudikatu dezakegun ia edozein irudi lortzeko.

"Teknika berezi" horiekin irudi bakan eta originalak lortzen dira, askotan errepikaezinak, alegia, argazkilari orok gure artxiboan eduki nahi duguna.

Lekua: Ataria

Datak: martxoaren 7a, larunbata, eta 8a, igandea

Ordutegia: larunbatean, 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 / Igandean: 11:00 - 14:00

Norentzat: 16 urtetik gorakoak

Izena ematea (abenduaren 26tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: gaztelaniaz

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: