Ekonomia eta negozioak- Parke eta zentro teknologikoak, eta klusterrak

Arabako Teknologia Parkea

Arabako Teknologia Parkeak 1.911.864 m2-ko azalera hartzen du, kokapen estrategiko batean, errepide hauen artean baitago: N-1, N-240, Gasteiz-Eibar autopista, eta Bilbora eta aireportura doan autobidea.

Bertan, sektore berritzaileetako enpresek dute egoitza, hala nola, aeronautika, bioteknologia, energia, ingurumena, automobil-industria..., hau da, balio erantsia duten produktu eta zerbitzuak. Gainera, teknologia eta ikerkuntza zentroak daude bertan, eta nazioarteko ospea duten I+G atalak, zeinek teknologia zabaltzeko eragile gisa jokatzen baitute, enpresei zerbitzu ugari eskainiz. Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea(Beste leiho batean irekiko da)ren barruan dago.

Informazio gehiago: Arabako Parke Teknologikoa(Beste leiho batean irekiko da)

Teknologia eta ikerketa zentroak

Kluster estrategikoak

Euskadiko industria sektore nagusiek arloko erakundeak sortu dituzte, enpresen arteko lankidetza tekniko eta komertziala sustatzeko, bai eta hirugarrenekin harremanetan jartzeko ere; eragile horiek sektorea dinamizatzen eta nazioarteko feria eta foroetan egoten laguntzen dute.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.