Familia giroan - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Gasteiz toki ezin hobea da haurrekin bisitatzeko. Interpretazio-zentro interaktiboa daukagu, txikiek zein helduek ahalik eta gehien goza dezaten naturaz. Eta, zuena historia bada, hiria jolasten esploratzeko bisitak dauzkagu haurrentzat.
- Kontsulta itzazu haurren agendan familian egiteko jarduera guztiak.
- ''Familia giroan'' triptikoa
.
Proposamenak
Hiria eta Historia ezagutzeko...
- Familientzako bisita gidatuak. Gozatu Gasteizko txoko politenez.
- Santa Maria katedrala eta zaharberritze-lanak. Jantzi kaskoak, eta jarraitu katedraleko gidei historian zeharreko ibilaldian.
- XI. mendeko hesia. Erdi Aroko ipuin baten barruan irudika dezagun geure burua.
Naturaz eta kirolaz gozatzeko...
- Natura gustuko baduzue, hurbildu zaitezte Atarira, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentrora.
Natura eta ingurumenari buruzko jardueren agenda. - Garaio eta Landako parkeetan, bainatzeko eta jolasteko eremuak aurkituko dituzue. Era berean, aire zabaleko eta estalitako igerilekuak daude hirian bertan, Mendizorrotzan eta Gamarran.
- Halaber, bizikletak aloka ditzakezue, hiria beste modu batez ezagutzeko.
- Patinatzeko gogoa baduzue, hiriak sekulako izotz-pista dauka Baskoniaren kirol-hirian (BAKH).
- Nekazaritza eta abeltzaintzari buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, Los Huetos Landa-etxeko Baserri-eskola edo Arkaia baserri-eskola.
Artearengana hurbiltzeko...
- Artium arte garaikideko museoak familientzako jarduera ugari eta bisita gidatuak eskaintzen ditu.
- BIBAT museoa: errenazentista eta, aldi berean, eraikin modernoa, museoetan 2x1 egiteko: Arkeologia museoa eta Karten museoa dituzue bertan (munduko karta-bilduma onenetako bat dago bigarrenean).
- Arabako natura zientzien museoa, Otxanda Andrearen Dorrean. Bilduma botanikoak, paleontologikoak, mineralogikoak eta zoologikoak ditu.
- Principal antzokiko programazioak beti izaten ditu familia guztiarentzako moduko proposamenak.
Atseden hartzeko...
- Pirata Galeoia, Lakua auzoan. 33 metroko luzera duen itsasontzi bat, irudimenari hegan egiten uzteko jostailuz betea.
- Hiri-parkeak eta -lorategiak, haurrentzako jolas-eremuekin.
- Terrazen ibilbidea: oinezkoentzako eremuetan edo parkeetan egoten dira, eta, horietan, gurasoek lasai asko har dezakete zerbait, haurrek jolastu bitartean.
Informazio erabilgarria
Badaezpada: Txagorritxuko Ospitalean zentralizatuta daude pediatriako larrialdiak. Tel. 945 00 70 00.
Bideoa: Familia osoarentzako hiria
https://www.youtube.com/watch?v=3HV-LtEvZaM
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.